Ipar Euskal Herria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskararen alde larunbatean Baionan izango den manifestazioak babes zabala eskuratu du

1.700 pertsona baino gehiagok bat egin dute Euskal Konfederazioak larunbaterako deitutako mobilizazioarekin, horien artean 300 hautetsitik gora, baita 250 elkarte inguruk ere. Gaur, euskarazko irakaskuntzan diharduten lau elkarte nagusiek agerraldia egin dute.
Manifestazioa 16:00etan abiatuko da Laugatik.

Euskararen aldeko manifestazioa egingo dute larunbatean, azaroaren 21ean, Baionan. Euskal Konfederazioak deitutako mobilizazioak babes zabala bildu du, eta, gaur, asteazkenean, euskarazko irakaskuntzan diharduten lau elkarte nagusiek agerraldi bateratua egin dute, euskarak hezkuntzan dituen trabak salatzeko.

Bertan izan dira Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak eta Seaskako ordezkariak, irakaskuntza pribatuko langile eta gurasoen sindikatuen sostenguarekin batera. Gogoratu dute hezkuntza publikoan aurrerapauso batzuk eman zirela duela zenbait urte, hala nola murgiltze-eredua bost eskolatan ezarriz, baina egoera egun blokeatuta dagoela salatu dute. Hala, deitoratu dute hezkuntza publikoan eta sare katolikoan murgiltze-eredu hori lizeoraino garatzea oso zaila dela.  

Babes zabala

Orain arte, 1.700 pertsona baino gehiagok bat egin dute larunbaterako deitutako mobilizazioarekin, horien artean 300 hautetsitik gora, baita 250 elkarte inguruk ere.

Deitzaileek gogoratu dute botere publikoek euskal hiztunen proportzioa egungo % 20,1etik % 30era igotzeko helburua finkatu dutela 2050erako. Nolanahi ere, helburu hori betetzeko beharrezko baliabideak bermatu behar direla azpimarratu dute, egungo baldintzetan hori lortzea ezinezkoa delako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X