Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak onartu egin du bi emakumek Julio Iglesiasen aurka sexu erasoagatik jarritako kereila

Kasua aztertu ostean, epaileak onartu egin du kereila, emakumeen kontakizun xehatua eta haiek aurkeztutako frogak "prozedura hasteko nahikoa arrazoi" direla iritzita. Ordea, horrek ez du esan nahi epaileak sinesgarritasunari buruzko baloraziorik egin duenik.

(Foto de ARCHIVO)

Julio iglesias portada concierto carísimo



REMITIDA / HANDOUT por JULIO IGLESISAS

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

05/2/2020

Antonio Piña Auzitegi Nazionaleko epaileak tramitera onartu du emakumezko bi langilek Julio Iglesias abeslariaren aurka aurkeztutako kereila, ustez sexu askatasuna mugatzeagatik, lesioak egiteagatik eta tratu umiliagarria emateagatik.

Fiskaltzak, hasiera batean, ebatzi zuen Espainiako auzitegiek ez zutela eskumenik gertakari horiek ikertzeko. Ondorioz, abeslariaren etxean lan egiten zuten bi emakume horiek erabaki zuten zuzenean epaitegian kereila bat aurkeztea.

Kasua aztertu ostean, epaileak onartu egin du kereila, emakumeen kontakizun xehatua eta haiek aurkeztutako frogak "prozedura hasteko nahikoa arrazoi" direla iritzita. Ordea, horrek ez du esan nahi epaileak sinesgarritasunari buruzko baloraziorik egin duenik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X