TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez sei kilometroko auto-ilarak Txorierriko igarobidean bost ibilgailuren arteko istripu batengatik

Ezbeharra Sondikan gertatu da, Galdakaoko noranzkoan, eta hiru erreietatik bi itxi behar izan dituzte. Gainera, beste talka multiple batek auto-ilarak sortu ditu N-1 errepidean, Villabonan, Donostiarako noranzkoan.

Bost ibilgailuk istripua izan dute Txorierriko igarobidean, Sondika parean, Galdakaorako noranzkoan, eta auto-ilarak sortzen ari dira. 

Pertsona bat zauritu da istripuan.

Ezbeharra BI-30 errepideko 16. kilometroan gertatu da. Hasieran, bideko hiru erreietatik bi itxi behar izan dituzte, eta auto-ilara luzeak sortu dira.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, ondoren erreietako bat ireki dute berriro, baina bestea itxita dago. Intzidentziak gutxienez bost kilometroko auto-ilarak eragin ditu.

Auto-ilarak N-1ean

Horrez gain, auto-ilarak sortzen ari dira N-1 errepidean, Villabonan, Donostiarako noranzkoan. Bost eta sei ibilgailu arteko istripu bat izan da. 

Auto-ilarak daude Donostiarako noranzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X