Alerta meteorologikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Pasealeku Berria itxi dute, bost metrorainoko olatuak izateko arriskuagatik

Abisu horia ezarri dute asteazken eta ostegun honetarako, itsas arriskuagatik eta olatu handiengatik. Pasealeku Berria itxita egongo da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat, eta bertan behera geratuko da Santa Klara uhartera joateko garraio eta bisita zerbitzua.

OLATUA OLAS DONOSTIA ITSASOA DANEL MARTINEZ
Donostiako Haizeen Orraziaren irudia. Argazkia: Danel Martínez

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du asteazken eta ostegunerako itsasaldeko arriskuagatik. Egunak aurrera egin ahala, olatuen altuera handituz joango da, eta 3,5 metrotik gorakoa izan daiteke arratsaldean, eta 5 metrotik gorakoa ostegunean. Gainera, goizaldean haize-boladak 80-100 km/h-koak izan daitezke kostaldeko gunerik arriskutsuenetan.

Ondorioz, Donostiako Pasealeku Berria erabat itxita egongo da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.  Ibilgailuak Soraluze kaletik desbideratuko dira Aldamar Leizaola pasealekura (Zurriolako kai-muturra).

Gainera, garraio-zerbitzua eta Santa Klara uhartera bisitak bertan behera geratuko dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X