Hiru kilometrorainoko auto-ilarak Etzegaraten, kamioi baten matxuraren ondorioz
Matxura izan duen kamioia erretiratu bitartean, bypassa ireki dute Gasteizerako noranzkoan, kotxeak ibiltzeko. Kamioiak, aldiz, A-636 errepidera bideratzen ari dira.
Kamioi batek matxura izan du gaur goizean N-1ean, Etzegaraten, eta auto-ilara luzeak sortu dira Gasteizerako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, 11:00k aldera auto-ilarak hiru kilometrorainokoak ziren.
Ibilgailua erreietako bat oztopatzen geratu da 09:00ak aldera, eta ilarak sortu ditu Gasteizerako noranzkoan.
Matxura izan duen kamioia erretiratu bitartean, ibilgailu astunak ezin izango dira bidean ibili. Hori dela eta, kamioiak A-636 errepidera bideratzen ari dira.
Bestalde, bypassa ireki dute, autoak ibil daitezen, Gasteizerako noranzkoan.