TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: hauteskunde-kanpaina, inzidentziak haizeagatik eta greba Renfen

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
GETXO (BIZKAIA), 17/11/2026.- Las rachas de viento en Euskadi, que en la tarde de ayer alcanzaron los 116 kilómetros por hora en puntos de este territorio como en Punta Galea, en Getxo, han provocado daños de madrugada como la caída de paneles electorales o de luminosos en algunos comercios de la localidad vizcaína. EFE/ Miguel Toña
Haizeak kalte ugari eragin ditu. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko irailaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Hauteskunde-kanpaina: hauteskunde-kanpainako lehen asteartean, alderdiek hainbat ekitaldi deitu dituzte: PSE-EEk Getxon eta Gasteizen, EAJ-PNVk Gasteizen eta Basaurin, EH Bilduk Gasteizen eta Durangon, PPk Eibarren eta Bilbon, eta Fronte Zabalak Gasteizen eta Bilbon. 

-Inzidentziak haizeagatik: Haizeak gorabehera ugari eragin ditu: 147 km/h-ko ufada gogorrak izan dira Urduñan, eta bertan behera utzi behar izan dituzte Bilboko aireportutik Madrilera eta Frankfurtera doazen goizeko lehen bi hegaldiak. Bigarren mailako errepideetan ere mozketak izan dira, zuhaitzak eta adarrak erori direlako hainbat tokitan.

-Greba Renfen: sarean segurtasun handiagoa eskatzeko greba egun berria dago deituta gaur Renfen. Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak % 50ekoak izango dira puntako orduetan (06:00etatik 09:00etara, 13:30etik 14:00etara edo 15:30etik 16:00etara, eta 18:30etik 20:30era), eta % 25ekoak eguneko gainerako orduetan. Bilboko C1, C2, C3, C4f eta C5 eta Donostiako C1 dira kaltetutako lineak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X