ABISU HORIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon lur hartu behar zuten bi hegaldi jatorrira bideratu dituzte haize zakarra dela eta

Hego-mendebaldeko bolada gogorrak tarteko, ezin lurreratuta geratu dira Madrildik eta Bartzelonatik zetozen bi hegaldiak, eta jatorrira itzuli behar izan dira. 

Hegazkin bat, Loiun lur hartzen. Hegazkin bat Loiun lur hartzen. EFE

Gaur arratsaldean Bilboko Aireportuan lurreratu behar ziren bi hegazkin jatorrira itzuli behar izan dute haize zakarragatik, AENAk jakinarazi duenez. Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) abisu horipean dago, haize bolada gogorrak direla eta. Euskalmeten arabera, 100 km/h baino gehiagoko ufadak neur daitezke haizeguneetan. 

Madrildik eta Bartzelonatik atera diren bi hegaldi dira bideratutakoak. Biak ala biak 17:30 aldera heldu behar ziren Loiura, baina haize zakarra dela medio, ezin izan dute lur hartu. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X