MIGRAZIO-KRISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ACNURen arabera, eguraldi onak eta Senegaldik irtendako lagun kopuruak eragin dute Kanarietako migrazio-gorakada

Asteburuan 3.000 pertsona baino gehiago iritsi dira Hierrora, itsasoaren egoerak hobera egin ostean. ACNURek Espainiako asilo- eta harrera-sistema indartzea eskatu du, errefuxiatuei arreta emateko, eta migratzaileak itsasoan hiltzea saihesteko mekanismo hobeak eskatu ditu.

EL PINAR (EL HIERRO), 16/11/2026.- El Hierro, isla con 12.173 residentes, ha recibido a 9.090 migrantes en 96 embarcaciones durante la primera quincena de noviembre, el 83,7 % de las 10.866 personas desembarcadas en Canarias en ese periodo. En la imagen, numerosos inmigrantes llegados a El Hierro en los últimos días permanecen este lunes en el Centro de Atención Temporal de Extranjeros (CATE), en el pueblo de San Andrés, en el municipio de Valverde. EFE/Gelmert Finol

9.000 lagun baino gehiago heldu dira Hierrora azaroan. Argazkia: Gelmert Finol (EFE).

ACNURek, NBEren errefuxiatuentzako agentziak, Espainiako asilo- eta harrera-sistema indartzea eskatu du, asteburuan Kanaria Uharteetara heldutako migratzaileen gorakadaren ondoren. Agentziaren arabera, gorakada horrek zerikusia du Senegalgo ibilbidea berriro aktibatzearekin eta nabigatzeko eguraldiak hobera egin izanarekin.

Paula Barrachina ACNURen bozeramailearen arabera, udazkenean "historikoki" Kanariarietako ibilbide atlantikoko jarduera handitu egiten da. Adierazi duenez, erakundeak hasierako harrera- eta triaje-lanetan laguntzen du, funtsezkoa baita nazioarteko babesa behar dutenak detektatzeko. Prozesu "arin, zuzen eta eraginkorren" alde egin du, nazioarteko babesik behar ez dutenei ere erantzun "egokiak" ematearen alde, itzulera barne, hori legez dagokionean.

Era berean, Itsas Salbamenduko taldeen lana goraipatu du. Azken egunetako zifrek berretsi egiten dute ibilbide hori egiteak dakartzan arrisku handiak. Hala, Barrachinak gogorarazi duenez, "Kanarietako ibilbide atlantikoak munduko migrazio-ibilbide arriskutsuenetako bat izaten jarraitzen du", eta 2026an 600 pertsona inguru hil edo desagertu dira. Azaroaren 1ean, gutxienez zazpi pertsona hil ziren artxipelago kanariarrera iristeko ahaleginean. 

Senegalgo ibilbideko gorakada

Bi hilabetez, Marokotik eta Mendebaldeko Saharatik Lanzarotera eta Fuerteventurara egin izan dira ibilbide nagusiak. Azken egunotan, ordea, Kanarietako ibilbidearen adar nagusietako bat nagusitu da: Senegaldik eta Gambiatik Hierrorantz abiatzen dena.

CEARen zuzendari Mónica Lópezek baldintza klimatikoak aipatu ditu lehen arrazoi gisa, eta horri Mendebaldeko Afrikako ezegonkortasuna gehitu behar zaio, baita gazteek aukera ekonomikorik ez izatea ere. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X