TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: hauteskunde-kanpaina, migrazio-krisia Hierron eta medikuen greba deialdia

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

VITORIA (ESPAÑA), 15/11/2026.- Los cabeza de lista al Senado, Saray Zarate (i) junto al Congreso, Gorka Urtaran (d) han participado este domingo en el mitin del Partido Nacionalista Vasco en el pueblo alavés de Alegria-Dulantzi. EFE/ Adrián Ruiz- Hierro
EAJren kanpaina-ekitaldia. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko irailaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hauteskunde-kanpaina: Asteburuko ekitaldien ostean, azaroaren 29ko hauteskunde orokorrei begira hauteskunde-kanpainako lehen astelehena dator. 

- Hierroko migrazio-krisia: Kanarietara iritsi nahian 1.580 pertsona erreskatatu zituzten atzo Ozeano Atlantikoan, Kanarietako Bidearen 32 urteko historian egun bakarrean zenbatutako kopuru altuena. Itsas Salbamenduko eta Guardia Zibileko ontziek noraezean zeuden 15 kaiuko aurkitu zituzten, gehienak Hierro inguruan, eta bertan zihoazen etorkinak erreskatatu zituzten.

- Medikuen greba: SMU sindikatu berriak medikuen greba deitu du azaroaren 16tik 27ra Estatu zein erkidego mailan, lan baldintza hobeak eta Medikuen Estatutu bat eskatzeko. Mobilizazioaren helburua da autonomia erkidegoetako medikuen aldarrikapenak koordinatzea, eta Espainiako Gobernuari eta erkidegoetako administrazioei irtenbideak galdegitea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X