Hauteskunde kanpaina Euskadin: hauek dira iganderako deitutako ekitaldiak
Igandeko agenda
Egun on! Hauek dira igande honetako ekitaldi politiko nagusiak:
- PSE: Patxi Lopez Kongresurako Bizkaiko hautagaiak, Eneko Andueza idazkari nagusiak eta María José Blanco Portugaleteko alkateak hauteskunde-ekitaldia egin dute Jarrillan, 11:30ean.
- EAJ: Jeltzaleek mitina egingo dute Dulantzin (Araba) 12:00etan. Gorka Urtaran eta Saray Zarate arituko dira, Kongresurako eta Senaturako hautagaiak, hurrenez hurren.
- EH Bildu: Koalizioak Hernani aukeratu du igandeko ekitaldi nagusirako. Bertan izan dira Oihana Etxebarrieta Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua, Maddalen Iriarte ahaldun nagusigaia eta Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea.
- PP: Jon Echeverria Gipuzkoako hautagaiak ekitaldi politiko batean parte hartuko du Donostian, 11:00etan.
- Fronte Zabala: "Free Tour" formatuan, Fronte Zabalak bere kanpaina-ekitaldia egingo du gaur Bilbon, 11:30ean.