MIGRAZIO KRISIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egun bakarrean ia 1.500 pertsona erreskatatu dituzte Kanarietan, inoizko daturik altuena

Migratzaile gehienak, 1.200 baino gehiago, Hierrotik gertu erreskatatu dituzte. Duela 32 urte Kanarietako Bidea abiatu zenetik egun bakarrean izandako iritsiera kopuru altuena da. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Kanarietara iritsi nahian 1488 pertsona erreskatatu zituzten atzo Ozeano Atlantikoan, Kanarietako Bidearen 32 urteko historian egun bakarrean zenbatutako kopuru altuena. Itsas Salbamenduko eta Guardia Zibileko ontziek noraezean zeuden 14 kaiuko erreskatatu zituzten, gehienak Hierron. 

Atzora arte, 2020ko azaroaren 7an zegoen ezarrita erreskateen marka: orduko hartan 1.461 migratzaile atera zituzten uretatik, gehienak Kanaria Handian. Oraingoan, Hierro uhartea da lehorreratzeen epizentroa, baina Kanaria Handira eta Tenerifera ere heldu dira migratzaileak. Itsas Salbamenduaren sei ontzik eta Guardia Zibilaren bi patruila ontzik hartu dute parte dispositiboan. 

Zehatz esanda, 12 patera heldu dira Hierrora, 1.235 pertsonarekin; 203 lagun zeramatzan beste kaiuko bat iritsi da Kanaria Handira, eta beste bat 50ekin, Tenerifera. Larunbatean lehorreratutako ia 1.500 pertsonen artean 167 adingabeak dira (behin-behineko datuak dira). 

2.300 iritsieratik gora 48 orduan

Aipatutako kopuruan ez daude zenbatuta lerro hauek idaztean irekita zeuden bi erreskate operazioetako datuak, ezta Restingara (Hierro) ostiral gauean heldutako 120 migratzaileak ere. Guztira, 48 orduan, 2.331 migratzaile heldu dira Kanarietara. 

Hierrora iritsi gurean ziren pateren itsasaldia 4-7 egunetakoa izan da batez beste, eta migratzaile gehienak Senegaldik, Gambiatik eta Mauritaniatik atera dira. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X