GASTEIZ

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hodi bat lehertu da Gasteizko Zumakadi ibilbidean eta ura inguruko etxabe eta garajeetan sartu da

Suhiltzaileak bertan dira ura ateratzeko lanetan, eta Udaltzaingoa trafikoa bideratzen ari da. Hausturaren ondorioz, inguruko etxebizitzetan arre ateratzen da txorrotako ura, eta hura ez kontsumitzeko deia egin du Udalak. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Hodi bat lehertu da gaur goizean Gasteizko San Kristobal auzoan eta urez bete dira Zumakadi ibilbidearen zati bat, baita inguruko zenbait etxabe, garaje eta supermerkatu bat ere, Gasteizko Udalak jakinarazi duenez. 

Gasteizko suhiltzaileek sare sozialetan zehaztu dutenez, ur ihesa "handia" izan da eta ibilgailuen zirkulazioari eta tranbiari eragin diezaioke. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa gertakariaren lekuan daude. 

Horrez gain, inguruko etxebizitzetako edateko ura arre ateratzen hasi da eta Udalak berau ez kontsumitzeko gomendatu du. Nabarmendu duenez, "normala" da gertatutakoa eta erantsi du istripuz kontsumitu bada ez dagoela osasunerako arriskurik. AMVISA Gasteizko Udal Uraren enpresak zehaztu du ihesa isolatu dutela eta hoditeriaren egoera bere onera etortzen joango dela pixkanaka. 

Haustura 11:00ak aldera jazo da Zumakadi ibilbideak eta Izardui Komandantearen kaleak bat egiten duten lekuan. 30 bat zentimetroko tutua da hautsi dena, eta teknikariak konpontzeko lanetan daude jada. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X