MUTURREKO EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

100 km/h-ko haize boladak egon daitezkeela eta, abisu horia ezarri dute EAEn astelehenerako eta astearterako

Abisuok biharko 18:00etatik etziko 09:00etara egongo dira indarrean, haizeguneetan.  Hego-mendebaldeko ufadak 80 km/h ingurukoak izan daitezke haizeguneak ez diren lekuetan.

GRAFCAV5012. BILBAO, 20/03/2025.- Peatones cruzan un puente con viento este jueves en Bilbao. Las fuertes rachas de viento que se están registrando en numerosos puntos de Euskadi este jueves han llegado a los 133 kilómetros por hora en el monte Zaldiaran, en Vitoria, y en Matxitxako (Bizkaia), según los datos de la Agencia Vasca de Meteorología-Euskalmet. EFE/Luis Tejido

Haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu hori bana aktibatuko du bihar eta etzi Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) haizeguneetan , 100 km/h-ko boladak espero baitira.

Astelehen arratsaldean, 18:00etan, abiatuko da lehen abisua, eta bigarrena, astearte gauerditik 09:00ak arte izango da aktibo, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Euskalmet agentziaren arabera, hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki mendebaldeko (Bizkaia eta Araba) mendi inguruetan eta gauaren azken orduetan. 

Bestalde, toki babestuagoetan, hego-mendebaldeko ufadak 80 km/h ingurukoak izan daitezke, bereziki mendebaldean eta gauaren azken orduetan.

Euri kontuak aste guztian

Euskalmeten iragarpenaren arabera, haize zakarra eta prezipitazioak izango dira protagonista asteon. Astelehena haizetsua izango da oso, eta hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira zeruan. Tarteka euria egin dezake. Hego-mendebaldeko haizeak tenperatura maximoak igoaraziko ditu: kostaldean 20 ºC inguruan errendituko dira, eta barnealdean, 16 ºC-ren bueltan. 

Aldaketa nabarmenik ez astearterako. Haizeak harro jarraituko du, bereziki goizean, eta baliteke arratsaldean indarra galtzea eta kostaldean mendebaldetik finkatzea. Zerua lainotuta egongo da eta noizean behin euri txikia egingo du, batez ere arratsaldean eta ipar partean. Tenperaturak gora egingo du. Kostaldean, 16-17 ºC-ko minimoak espero dira, eta 10-12 ºC, barnealdean. Epelenak 20 ºC-ko langa gaindituko dute ipar partean. 

Asteazkenean hodeiak gailenduko zaizkio haizeari. Hala, zaparrada txikiak egingo ditu, baliteke zenbait lekutan ertainak izatea. Haizeak indarra galduko du, baina hego-mendebaldetik jotzen jarraituko du, nahiz eta egunaren erdialdean iparraldea nagusituko den. Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik espero, bai, ordea, maximoetan. Barnealdean 16 ºC-koak izango dira epelenak; eta kostaldean, 19 ºC-koak. 

Bezperaren ildo beretik joango da osteguna ere. Giro goibela izango da nagusi eta euria egingo du. Tenperaturak are beherago kokatuko dira. Ostiralean apenas egongo da aldaketarik: zerua lainotuta egongo da, han-hemenka euria egingo du eta giroa freskoagoa izango da (epelenak, 13-15 ºC). 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X