218.000 lagunek egin zuten bat ETB1ekin Euskal Selekzioa-Venezuela partida zuzenean jarraitzeko
Horri EITBren plataforma digitalen audientzia gehitu behar zaio, 15.600 erabiltzaile baino gehiagorekin. San Mameseko norgehiagoka ikusgai dago ETB ON plataforman.
Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko lagunarteko partidak, San Mames betetzeaz gainera, erantzun zabala izan du EITBn. 218.000 lagunek egin zuten bat ETB1eko emanaldiarekin; bataz besteko audientzia-zatia % 20,4koa izan zen eta % 33,1era heldu zen euskaldunen artean. Nafarroan, berriz % 15,6ko audientzia izan zuen. Bestalde, ETB1 ONen eskaini zen norgehiagokaren ondorengo saio berezia 30.000 lagunek ikusi zuten.
Datu horiei EITBren plataforma digitaletakoak batu behar zaizkie: 15.600 erabiltzailek jarraitu zuten norgehiagoka ETB ONen eta kirolakeitb.eus webgunean.
EITBk jendartearentzat garrantzitsuak diren ikuskizun eta gertakizunetan egon, babestu eta hurbiltzeko ahalegina egin du beste behin.