Baskonia-Hapoel Tel Aviv
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tuvisak bertan behera utzi du Buesa Arenara doazen autobusen zerbitzua, Hapoel Tel Aviven bisitagatik

Gasteizko autobusen zerbitzuak segurtasun arrazoiak argudiatu ditu, Israelgo taldeak Baskoniaren aurka jokatuko duen partidaren aurrean.

palestina-baskonia-maccabi-gasteiz-efe
Protesta, Maccabi Tel Aviveko beste talde baten bisitaren aurrean, Gasteizen, 2024an. Artxiboko argazkia: EFE

Tuvisak bertan behera utzi du Buesa Arenarako autobus zerbitzua, segurtasun arrazoiengatik, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatuko duen Euroligako partida dela eta.

Gasteizko autobusen enpresak azaldu duenez, "salbuespenezko eta prebentziozko" neurria da, eta “garraio publikoaren erabiltzaileen eta TUVISAko langileen segurtasuna bermatzeko hartu da”.

Era berean, Tuvisak esan du sentitzen dituela sortu daitezkeen eragozpenak, eta herritarren ulermena eta lankidetza eskertu ditu.

Baskoniak talde israeldarra hartuko du etxean 20:30ean. Aurretik, 19:00etan, Palestinarekin Elkartasunak deituta, Israelgo klubaren bisitaren aurkako mobilizazio bat egingo dute Andre Maria Zuriaren plazan.

Palestinarekiko elkartasun mugimenduak, Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurrean, talde israeldarren partidak bertan behera uzteko eskatu du. Indar Baskoniak ere eskaera babestu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X