Azaroak 25
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azaroaren 25a kaleak "aldarrikapen, haserre, amorru eta oihuz" betetzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Mugimenduak memoria kolektiboa aldarrikatu du "gogoratu, sendatu, aitortu, konpondu eta borrokatu" ahal izateko, eta abenduaren 11n Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak herriz herri eta auzoz auzo garatuko duen memoria ariketan parte hartzeko deia egin du.

Iragarkia
18:00 - 20:00
Euskal Herriko Mugimendu Feministaren prentsaurrekoa

Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolakuntza eta autodefentsa feminista indartzeko deia egin du, indarkeria matxistaren, eskuin muturraren aurrerapenaren eta diskurtso erreakzionarioen aurrean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunerako, hots, azaroaren 25erako. 

Elene Lopetegik eta Amaia Zubietak irakurri dute manifestua, Iruñeko Gaztelu plazan egindako ekitaldi batean. Bertan, azken urtean Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte, eta haien senide eta lagunei "indarrez eta maitasunez betetako besarkada" helarazi diete.

Mugimenduak memoria kolektiboa aldarrikatu du "gogoratu, sendatu, aitortu, konpondu eta borrokatu" ahal izateko, eta abenduaren 11n Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak herriz herri eta auzoz auzo garatuko duen memoria ariketan parte hartzeko deia egin du.

Manifestuan elkartasuna adierazi diete munduko leku ezbedinetan bizi diren emakume eta sexu-genero disidenteei, Palestina bereziki aipatuz eta genozidioa esplizituki gaitzetsiz.

Bozeramaileek ohartarazi dutenez, sistema "zisheteropatriarkal, kolonial eta kapitalistak" zapalkuntzak eta indarkeriak betikotzen dituzten egiturei eusten die, eta emakumeak, pertsona migratuak eta arrazializatuak eta sexu-genero disidenteak dira ondorioak gehien pairatzen dituztenak.

Testuinguru horretan, faxismoaren, eskuin muturraren eta diskurtso erreakzionarioen aurrerapenaz ohartarazi dute, eta arbuiatu egin dute gorroto mezuak zabaltzeko edo neurri arrazistak defendatzeko, feminismoaren instrumentalizazioa eta segurtasunaren izenean polizia gehiago hedatzea.

Mobilizaziorako eta aliantzetarako deia

Azaroaren 25eko deialdiak, Euskal Herri osoan, indarkeria matxistari amaiera ematea du helburu. "

Mobilizazioak honako hauek izango dira:

  • Donostia: 19:00etan, Boulevardetik abiatuta.
  • Bilbo: 19:00etan, Kale Nagusia 85.
  • Baiona: 18:30ean, Baionako geltokitik abiatuta.
  • Vitoria-Gasteiz: 19:00etan, San Anton plazatik abiatuta.
  • Iruñea: 19:00etan, Antoniuttik abiatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X