Euskaltegiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 30 hazi da EAEn euskara ikasten hasten direnen kopurua, Euskara Bonua abian jartzearekin batera

Euskaltegietan A1 mailara apuntatu direnak % 29,8 gehiago dira orain dela urtebeteko datuekin alderatuta. Maila guztiak kontuan izanda, aurreko ikasturtean baino % 7,9 matrikula gehiago izan dira.

Euskara ikasten hasteko A1 mailako matrikulazioak % 29,8 hazi dira 2025eko urritik 2026ko urrira Euskal Autonomia Erkidegoan. Eusko Jaurlaritzak Euskara Bonua abian jartzearekin lotu du igoera, sarbidea errazten duelako.

Orokorrean, maila guztiak kontutan izanda, 2.218 matrikula gehiago izan dira: iaz 28.215 izatetik aurten 30.433 izatera, hau da, % 7,9 gehiago.

Hazkunde nabarmenena lehendabiziko mailan eman da. 1.580 matrikula gehiago izan dira A1 mailan. Jaurlaritzak esan duenez, “gero eta pertsona gehiago hurbiltzen dira euskarara irakaskuntzaren lehen urratsetik”. Heren bat etorkinak dira.

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azaldu du Euskara Bonuak oztopo ekonomikoak murrizteko eta pertsona gehiagori euskara ikasten hasteko aukera ematea helburu duela. “Eusko Jaurlaritzak eragile laguntzailea izan behar du euskara ikasi nahi duten pertsona guztientzat”, esan du sailburuak.

Bonuaren lehendabiziko urtearen emaitzak, beraz, modu positiboan baloratu du, eta emaitzak gertutik jarraituko ditu “hobetzen jarraitzeko”. Lehendakariordeak azpimarratu du azken helburua euskaraz moldatzeko gai diren pertsona autonomoak lortzea dela, hau da, eguneroko bizitzan, kalean, harreman pertsonaletan, merkataritzan eta eguneroko edozein egoeratan euskaraz aritzeko gai diren pertsonak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X