Bularreko minbizia atzemateko baheketa programa 45 eta 74 urte arteko emakumeei egingo zaie
Orain arte, bi urtean behin baheketa egiteko Estatuko Osasun Publikoaren Batzordeak ezarritako adin tartea 50etik 69ra artekoa zen. Gaur iragarritako neurriarekin, bost urte lehenago hasiko dira azterketa egiten, eta bost urte geroago amaitu.
Artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press
Estatuko Osasun Publikoko Batzordeak zabaldu egin du bularreko minbizia atzemateko programa; aurrerantzean, 45 urtetik 74 urtera arteko emakumeei egingo zaie baheketa. Erkidego guztietan ezarri beharko da neurria, eta horretarako, sei urtera arteko tartea izango dute pixkanaka egokitzen joateko.
Orain arte, bi urtero baheketak egiteko Estatuak ezarritako adin tartea 50-69 da. Gaur iragarritako programan ere bi urtean behin egitea aurreikusten da, baina bost urte lehenago hasiko dira emakumeei azterketak egiten, eta bost urte geroago amaitu.
Erkidego guztiek bete beharreko baldintza da hori, baina tokian-tokian programek ñabardurak dituzte. Hego Euskal Herriari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan Osakidetzak 2026 honetatik aurrera 48tik 69 urte arteko emakumeei egiten die baheketa, eta datorren urtetik aurrera, 45era jaistea aurreikusten da.
Nafarroan, bestalde, Osasunbidearen programa 45-69 urteko emakumeei zuzenduta dago. Bi erkidegoetan, minbizi kasuen aurrekariak dituztenek 40 urtetik aurrera has daitezke baheketak egiten.
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, 2025-2029 urte artean 534 milioi euroko aurrekontua izango du gaur iragarritako neurriak. Halere, hainbat erkidegotan —EAEn eta Nafarroan, kasurako— adin tarteak zabaltzen hasita daude lehendik, eta aurrekontu hori ez da zehatza.
Osasun Teknologiak Ebaluatzeko Agentzien Sareak (RedETS) eta Europar Batasuneko Kontseiluak emandako gomendioak eta ebidentzia klinikoak hartu dira kontuan, baheketa programa egokitzeko. Estatuko datuen arabera, bularreko minbizien % 10 inguru 50 urtetik beherako emakumeei atzematen zaizkie.
Halaber, azken urteotako emaitzek erakusten dute 45-49 urte artean atzemandako kasuetan, hilkortasun tasa txikiagoa dela, tumoreak fase goiztiarretan aurkitzen direlako, oro har.
Zure interesekoa izan daiteke
Normaltasuna AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu ostean
A-1 errepidean ere, 2 kilometro inguruko ilarak izan dira N-622 errepideko lotunearen parean, Irungo noranzkoan.
Hernani eta Errenteriako alkateek "politika eraginkorrak" eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko, "protagonismoen gainetik"
Gainera, Donostiako alkateak datorren ostegunerako Donostialdeko udalekin deitu duen bilerara joango direla iragarri dute.
Txupinera eta pregoilaria: "Jendearen maitasuna Bilbo bezain handia izan da"
Txupinera eta pregoilaria, pregoilaria eta txupinera, elkarrekin egoten dira ia 24 orduz, eta agenda bete-betea izaten dute egunero. Gaur ere indarrez hasi dute eguna: gosari lasai bat lehenengo, komunikabideekin elkarrizketak gero, eta lehiaketa gastronomikora joan dira ondoren. Musika, herri kirolak eta bertako jakiak izan dira protagonista bilbotarren egunean.
Zuzenean: 'Agur Marijaia'
Marijaia errez agurtuko dute Bilboko Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.
Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren
270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.
Kalu itsasora itzuli da, bost hilabeteko zaintzaren ostean
Martxoan Donostiako kostaldean erreskatatutako kareta dortoka gaur goizean askatu dute, kostaldetik bi miliatara, Aquariumean zaindu ondoren.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bergaran estortsioa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita
Ertzaintzako agenteek bi gizon eta emakume bat atxilotu zituzten ostegun arratsaldean, legez kanpoko atxiloketa eta herritar baten estortsioa egotzita. Diru kantitate bat eskatzen zioten biktimari.
47 urteko emakume bat hil dute Isla Cristinan (Huelva) eta haren bikotekidea atxilotu dute
Guardia Zibilak 08:50ean jaso du abisua. Agenteek biktimaren gorpua aurkitu dute, arma zuriz egindako zauri ugari zituela, Punta del Caiman hondartzan. Emakumearen bikotekidea, gizonezkoa, atxilotu egin dute, krimenaren egilea delakoan.
Ilargi-eklipse partzialak irudi ederrak utzi ditu Euskal Herrian eta munduan zehar
Ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan da bart gauean eta goizaldean munduko leku askotan, besteak beste, Euskal Herrian. Gurean, 06:12an izan da eklipsearen puntu gorena, Lurraren itzalak Ilargiaren azaleraren % 93 estali duenean.
17 atxilotu eta 42 salaketa Bilboko jaietako seigarren egunean
Atxiloketetako bat genero-indarkeriagatik izan da. Jaietako egun handiaren bezperan jende asko ibili da Bilboko kaleetan.