Osakidetzak 45 urtera aurreratuko du bularreko minbizia atzemateko baheketa, eta bere gain hartuko ditu egun pribatura bideratzen dituen abortuak
Osasun sailburuak iragarri duenez, progresiboki hasiko dira haurdunaldiaren borondatezko etenak egiten, "bi urteren buruan" beren gain hartzeko aurreikuspenarekin. Gainera, 2027rako, 45 urtera jaitsiko da bularreko minbizia atzemateko baheketen adina.
Bi urteko epean, gaur egun "pribatura bideratzen dituen abortu guztiak" bere gain hartuko ditu Osakidetzak, eta 45 urtera jaitsiko du bularreko minbizia detektatzeko baheketa, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak iragarri duenez.
El Correo egunkariak igande honetan argitaratu duen elkarrizketa batean Martinezek azaldu duenez, progresiboki hasiko dira haurdunaldiaren borondatezko etenak egiten, "bi urteren buruan" beren gain hartzeko aurreikuspenarekin.
Ildo horretan, adieraz du klinika pribatuei urtean 1,2 milioi euro ordaintzen dizkietela zerbitzu hori emateagatik, baina 2026an 500 000 euro "aurreztuko" dituztela abortuak beren gain hartuta.
"Haurdunaldia eteteko eskubidea bermatuta zegoen Euskadin, eta funts publikoekin egiten zen baimendutako kliniketan", esan du. "Orain, baina, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak emakumearen eskubide horrekin duten konpromisoa are indartsuagoa izatea bermatu nahi dugu, keinu sinboliko horrekin sisteman integratuz", erantsi du.
Bularreko minbiziari dagokionez, iragarri du datorren urtean Osakidetzak 48 urtera aurreratuko duela baheketarako gutxieneko adina.
"Baina 2027rako are gehiago aurreratuko dugu, 45 urtera iritsi arte. Tumore kasu asko ari gara ikusten emakume gazteen artean", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko