Bilbo, errugbiaren lurrikararen epizentroa: Europako finalez gozatzeko gida
Bizkaiko hiriburua errugbiaren epizentroa izango da maiatzaren 22an eta 23an. EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup lehiaketen finalak hartuko ditu San Mamesek, hiria milaka zalez, doako gune ludikoez, zuzeneko musikaz eta giro ezin hobeaz beteko duen nazioarteko ekitaldian.
Errugbi kluben arteko Europako bi lehiaketa nagusien finalak hartzeko azken prestaketak egiten ari dira Bilbon: EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup. 2018ko finalen arrakastaren ondoren, Bizkaiko hiriburua dotore apainduko da berriro Europako errugbi talde onenei eta zaleei harrera egiteko.
Horrela, espero da milaka pertsona biltzea bi partiduez eta Champions Rugby Village zaleentzako guneaz gozatzeko.
San Mames, errugbiaren katedrala
Europako errugbi talderik onenak erakustaldia egingo dute asteburu honetan San Mamesen:
- EPCR Challenge Cup (maiatzaren 22an, ostirala, 21:00etan): Europako bigarren txapelketarik garrantzitsuena da —futboleko Europa Ligaren antzekoa; irabazleak hurrengo urtean elitean jokatzeko txartel zuzena lortzen du—. Ulster Rugby talde irlandarra eta Frantziako Montpellier Herault izango dira, aurrez aurre. Irlandako taldeak Exeter Chiefs ingelesa finalerdietan mendean hartuta (29-12) iritsi dira hitzordura; Frantziakoak, berriz, Galesko Dragons RFC utzi zuen bidean (18-12).
- Investec Champions Cup (maiatzaren 23an, larunbata, 15:45ean): Europako txapelketa nagusia da, Txapeldunen ligaren parekoa, eta liga handienetako klub onenak biltzen ditu. Final handian, Union Bordeaux Begles egungo txapeldunak —finalerdietan Ingalaterrako Bath garaitu zuen (38-26)— Leinster irlandar ahaltsua izango du aurkari; azken horrek Toulon kaleratu zuen (29-25). Leinsterrentzat oso itzulera berezia izango da San Mamesera, bertan eskuratu baitzuen Europako azken titulua 2018an, Racing 92 taldearen aurka.
Champions Rugby Village, festaren bihotza
Champions Rugby Village gunea izango da bi finalen zaleentzako esparru ofiziala. Casilda Iturrizar parkeko pergolan egongo da. Eremu irekia eta doakoa izango da bertaratzen diren guztientzat.
Guneak piknik eremuak, babesleen txokoak eta partidak jarraitzeko pantaila erraldoi bat izango ditu, eta etenik gabe egongo da zabalik 11:00etatik 01:00etara. Hona hemen egitaraua:
Maiatzaren 22an, ostirala:
- 11:00: Gunea irekiko da.
- 12:30: Sama Siku txaranga (bigarren saioa 15:00etatik 17:00etara izango da).
- 13:00 - 19:00: Kirol-jarduerak, Elorrio Rugby Taldeak antolatuta.
- 17:00 - 19:00: Oxabi taldearen kontzertua.
- 19:00: Kalejira San Mameserantz, Ondalaneko Erraldoiek eta dultzaineroek lagunduta.
- 21:00: EPCR Challenge Cup txapelketako finala pantaila erraldoian.
- 23:00 - 01:00: Festa, musika-emanaldiekin.
Maiatzaren 23an, larunbata:
- 11:00 - 15:00: Kirol-jarduerak, Elorrio Rugby Taldearen eskutik.
- 11:00 - 13:00: Ondalaneko Erraldoien konpartsaren eta dultzaineroen desfilea.
- 13:00 - 14:30: Sama Siku txarangaren saioa.
- 14:30: San Mameseranzko irteera, txarangak girotuta.
- 15:45: Investec Champions Cup txapelketako final handia.
- 18:30 - 20:30: Oxabi taldearen kontzertua.
- 20:30 - 22:30: Saioa, Estrella Electrónica DJren eskutik.
Universitario Bilbao errugbi taldearen elkarguneak
Fan zone ofizialaz gain, Universitario Bilbao taldeak bi elkargune estrategiko antolatu ditu hirian:
- Indautxu plaza (Local Rugby Meeting Point): helduentzako jarduera sozialaren erdigunea izango da. Ostiralean eta larunbatean egongo da zabalik, 10:00etatik 01:00etara, etenik gabe, eta musika zein txosnak egongo dira bertan.
- Bizkaia plaza: familia eta gazteentzako jolas- eta kirol-gune nagusia izango da. Puzgarriak, haurrentzako tailerrak eta belar artifizialezko errugbi-zelai bat izango ditu. Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean (14:00ak arte) egongo da.
Zaleak eta hotelak
Zale kopuruari erreparatuta, Bilboko hotelek asteburuan % 90 inguruko okupazioa izatea aurreikusten dute.
Iritsierari dagokionez, zale gehienak autobusez bidaiatzea espero den arren, Bilboko aireportuak errugbi-finalekin zuzenean lotutako 30 operazio komertzial izango ditu maiatzaren 20tik 24ra bitartean (26 txarter-hegaldi eta Aer Lingus konpainiak Dublinera joan-etorria egiteko jarritako ohiko 4 hegaldi gehigarri).
Aire-trafiko handieneko eguna larunbata izango da, hilak 23, final handiarekin batera; egun horretan 7 txarter-hegaldi etorri eta 10 irtengo dira. Gehienak Dublindik etorriko dira, baina Bordele, Montpellier, Londres eta Belfastetik ere iritsiko dira hegazkinak.
Eragozpenak trafikoan
Asteburu honetan hirian izango diren trafiko-gorabeherei buruzko informazioa eskura jarri du Bizkaiko Foru Aldundiak, bere webgunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bati botila batekin aurpegian ebakia egiteagatik
Gertaera gaur goizaldean izan da Abandon, hiriak Aste Nagusia ospatzen ari zen bitartean. Bi pertsona atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik txosnetan.
VTC baten gidaria atxilotu dute Usurbilen bezero bati sexu-erasoa egin eta legez kanpo atxilotu izana egotzita
Biktimak alokairuko ibilgailu gidaridun bat eskatu zuen Usurbilera eramateko. Bertara iritsi zirenean, baina, gidariak ibilgailua aparkatu zuen eta ukituak egin zizkion.
Musika nonahi Bilbon, Aste Nagusiaren azken-aurreko egunean
Rocka, metala, bilbainadak… egongo dira jaiaren bueltan, eta marmitako txapelketak usaina eta zaporea emango dizkio Areatzari.
Normaltasuna AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu ostean
A-1 errepidean ere, 2 kilometro inguruko ilarak izan dira N-622 errepideko lotunearen parean, Irungo noranzkoan.
Hernani eta Errenteriako alkateek "politika eraginkorrak" eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko, "protagonismoen gainetik"
Gainera, Donostiako alkateak datorren ostegunerako Donostialdeko udalekin deitu duen bilerara joango direla iragarri dute.
Txupinera eta pregoilaria: "Jendearen maitasuna Bilbo bezain handia izan da"
Txupinera eta pregoilaria, pregoilaria eta txupinera, elkarrekin egoten dira ia 24 orduz, eta agenda bete-betea izaten dute egunero. Gaur ere indarrez hasi dute eguna: gosari lasai bat lehenengo, komunikabideekin elkarrizketak gero, eta lehiaketa gastronomikora joan dira ondoren. Musika, herri kirolak eta bertako jakiak izan dira protagonista bilbotarren egunean.
Zuzenean: 'Agur Marijaia'
Marijaia errez agurtuko dute Bilboko Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.
Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren
270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.
Kalu itsasora itzuli da, bost hilabeteko zaintzaren ostean
Martxoan Donostiako kostaldean erreskatatutako kareta dortoka gaur goizean askatu dute, kostaldetik bi miliatara, Aquariumean zaindu ondoren.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bergaran estortsioa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita
Ertzaintzako agenteek bi gizon eta emakume bat atxilotu zituzten ostegun arratsaldean, legez kanpoko atxiloketa eta herritar baten estortsioa egotzita. Diru kantitate bat eskatzen zioten biktimari.