Euskalduna Bilbaok musika areto onenaren aitortza jaso du Eventex Awards 2026 sarietan
Sektoreko nazioarteko adituek osatutako epaimahaiak bereziki nabarmendu ditu "Jauregiaren gaitasun tekniko aparta, nortasun kultural sendoa, programazio jarraitua eta publikoarekin duen lotura”.
Euskalduna Bilbao Jauregiaren auditorio nagusia, artxiboko irudi batean. Argazkia:
Euskalduna Bilbao Jauregiak musika areto onenaren aitortza jaso du online banatzen diren Global Eventex Awards 2026 sarietan. Music Venue kategorian Platinum Award golardoa eman diote, ekitaldi eta esperientzien industriako nazioarteko sariketa nagusienean; 100etik 96 puntuko balorazioa jaso du.
Erakundeak zabaldu duen oharraren arabera, aitortza honek "Euskalduna Bilbaok nazioartean duen posizionamendua indartzen du, musika-gune integral gisa duen balioa azpimarratuz". Bereziki nabarmendu dira "azpiegituren kalitatea, moldakortasuna eta kontzertuak, musikalak, ekoizpen sinfonikoak eta formatu handiko kultur ikuskizunak hartzeko duen gaitasun tekniko eta operatiboa".
Sektoreko nazioarteko adituek osatutako epaimahaiak, batez ere, "Jauregiaren gaitasun tekniko aparta, nortasun kultural sendoa, programazio jarraitua eta publikoarekin duen lotura eta erantzun maila handia" hartu ditu kontuan.
Aurtengo Eventex Awards sarietara 58 herrialdetako 1.405 hautagaitza aurkeztu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Kataluniako euriteetan eta alerta gorria ezarri dute Valentzian eta Alacanten