Auzitegi Gorenak eutanasia eskaria errekurritzeko eskubidea aitortzen die eskatzailearekin lotura "estua" dutenei
Kataluniako Generalitatearen helegite bat atzera bota du Gorenak. Gizon batek semeari onartutako eutanasia errekurritzea ontzat eman zuen sententzia batek, eta haren aurka aurkeztu zuen helegitea Exekutibo kataluniarrak.
Basurtuko Ospitalea, artxiboko irudi batean. Argazkia: Irekia
Auzitegi Gorenak ebatzi du eutanasia eskaria errekurritzeko eskubidea dutela eskatzailearekin "lotura bereziki estua" dutenek.
Epaia datozen egunotan jakingo bada ere, Gorenak ohar batean aurreratu du Administrazioarekiko Auzien Salako Osoko Bilkurak gehiengoz onartu duela eskubide hori; 32 magistratutik, 23k alde bozkatu dute, eta bederatzik, aurka.
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren epai bati Generalitateak jarritako helegiteari emandako erantzuna izan da. Kasu horretan, gizon bati semeak —adinez nagusia zen— egindako eutanasia eskaria errekurritzeko eskubidea aitortu zion Kataluniako Auzitegi Nagusiak, eta erabaki horren aurka helegitea jarri zuen Kataluniako Exekutiboak.
Gaiaren inguruan zeresan handia eman zuen Noeliaren kasuaren ondoren iritsi da Gorenaren erabakia. 25 urteko emakumeak martxoan jaso zuen eutanasia Bartzelonan, eskaria egin eta ia bi urtera. Haren aitak, Abogados Cristianos taldea bitartekari, hainbatetan eraman zuen erabakia auzitara.
Kasu horretan, eskatzailearekin "lotura afektibo estua" duten pertsonak eutanasia eskaria errekurritzeko eskubidea izatearen alde agertu zen Fiskaltza, baina ez taldeek edo elkarteek.
Zure interesekoa izan daiteke
Polarizazioa alde batera uzteko eskatuz hasi du Leon XIV.a aita santuak Espainiara egindako bisita
Madrilera iritsi denean, Felipe VI .a eta Letizia errege-erreginek, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta hainbat agintarik egin diote harrera. 130.000 pertsona zain zituen Madrilgo kaleetan, Errege Jauregiaren eta Nuntziaturaren artean. Iluntzean, 500.000 gazte elkartu ditu otoitz egiteko.
Santurtzik Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko du igandean "Ehunetan" lelopean
Musika, kultura, gastronomia, jolasak eta haur, gazte zein helduentzako jarduerak izango dira, eskola publiko inklusibo, euskaldun eta berritzaile bat aldarrikatzeko bidean.
Bi gizon atxilotu dituzte Gipuzkoan 24 pertsona legez kanpo garraiatzea egotzita
Ertzaintzak bart atxilotu ditu, Oiartzunen eta Andoainen 13 eta 11 bidaiari zeramatzaten bi furgoneta geldiarazi ostean, azken horretako bidaiarietako bi maletategian zihoazela.
Emakume bat gasolindegi batean erditu da, Lizarran
Bai ama eta bai haurra ondo daude, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Bidetik atera da eta eraikin bat jo du Na-7012 errepidean, Eritzen
20 urteko emakume bat zauritu da larunbat goizean Na-7012 errepidean, Eritzen, errepidetik atera eta eraikin baten aurka talka eginda.
Gladys del Estal gogoratu dute Donostian, haren hilketaren 47. urteurrenean
Omenaldia egin diote goizean Gipuzkoako hiriburuan. Tuteran hil zuen Guardia Zibilak Gladys del Estal, 1979ko ekainean, protesta ekologista eta bakezale batean.
Herritarren erdiek Adimen Artifiziala erabiltzen duten erremintak erabiltzen dituzte
EITB Focusek Adimen Artifizialaren erabilera aztertu du.
Leon XIV.a aita santua sexu-abusuen biktimekin bilduko da Espainian
Vatikanoak ez du topaketari buruzko xehetasun gehiagorik eman. Aita santuak Madril, Bartzelona, Kanaria Handia eta Tenerife bisitatuko ditu larunbata eta ekainaren 12a bitartean.
10 urte geroago, sokamuturrak itzuliko dira Eibarko Untzaga plazara
40 bat elkartek atzerapausoa dela salatu dute, eta elkarretaratzea deitu dute ekainaren 16rako. Herritarren artean, aldeko eta kontrako iritziak daude.
Azken agurra eman diete Iruñean Elgoibarko istripuan hildako bost foruzainei
Maria Chivite presidentea buru, jendetza joan da Iruñeko katedralera, Fermin Sola, Jesus Maria Vidaurreta, Miguel Crespo, Juan Martin Dominguez eta Miguel Antonio D'Entremont foruzainei azken agurra eman eta senideak babestera.