EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arguedasko Udalak elkarretaratzea deitu du astearterako, hilketa matxista salatzeko

Zabaldutako oharrean, Udalak "irmo" gaitzetsi du gertatutakoa, eta biktimaren gertukoei "elkartasuna eta babesa" helarazi dizkie, "sufrimendu handiko" une honetan. . 

 

Arguedas hilketa matxista
Arguedas, gaur arratsaldean. Argazkia: EITB

Arguedasko Udalak elkarretaratzea deitu du bihar arratsaldeko 19:00etarako, herrian izan den hilketa matxista salatzeko, eta herritar guztiak parte hartzera deitu ditu. 

Zabaldutako oharrean, Udalak "irmo" gaitzetsi du gertatutakoa, eta biktimaren gertukoei "elkartasuna eta babesa" helarazi dizkie, "sufrimendu handiko" une honetan. 

"Emakumeen kontrako indarkeria mota oro" baztertu behar dela nabarmendu dute idatzian, eta "erakundeen eta gizarte osoaren konpromisoa" beharrezkotzat jo dute, arazoari aurre egiteko. 

44 urteko emakume bat hil zuen atzo iluntzean ustez haren senarrak Arguedasen. Antza, senitarteko batek gaur arratsaldean eman dio abisua Foruzaingoari, eta ondoren, 43 urteko gizonak bere burua aurkeztu du Guardia Zibilaren Valtierrako kuartelean; emakumeari eraso egin diola aitortu du. 

Ikerketako iturrien arabera, Foru Poliziako agenteak bikotearen etxebizitzara joan dira, eta han aurkitu dute emakumearen gorpua. Berehala atxilotu dute gizonezkoa, genero indarkeriarekin lotutako homizidio delitua egotzita.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X