OSASUNA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du ez dagoela "ebidentzeriarik" Petronorrek osasun publikoari kalte egiten diola esateko

Osasun Publikoko zuzendariaren arabera, "datu asko" dituzte esku artean, eta horietako bakar batek ere ez du forgatzen Petronorrek Muskizen duen plantak inguruko bizilagunen osasunari kalte egiten dionik. 

Iragarkia
guillermo herrero parlamento vasco eusko legebiltzarra
18:00 - 20:00

Petronorrek Muskizen duen lantegiak ez du inguruko herritarren osasunean kalterik eragiten. Ez dago hori frogatzen duen ebidentziarik. Hori ziurtatu du Guillermo Herrero Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egin duen agerraldian. 

EH Bilduk eskatuta eman ditu gaiari buruzko azalpenak Herrerok. Muskiz eta inguruko herrietako biztanleen osasun adierazleen eta Petronorren azkenaldiko isurien inguruan eskatu du informazioa koalizio independentistak. Arduradunak azaldu du adierazle guztiak legearen barruan daudela, eta horiek zaintzen eta kontrolatzen jarraituko dutela. "Datu asko ditugu esku artean, eta, printzipioz, ez dago ebidentziarik enpresa horrek osasunean eragin kaltegarrik duela esateko", zehaztu du. 

Eskualdeko herritarren gaixotasunen atzean "faktore asko" daudela esan du, eta horretarako, 2025ean egindako txosten batetik ateratako ondorioak azaldu ditu. Haren hitzetan, datuek baieztatzen dute herritarren osasun arazoek ez dutela loturarik Petronorrekin. 

Nolanahi ere, onartu du Muskizko findegiak "kezka" eragiten duela, eta, beraz, "kontrolatzen" eta "ikertzen" jarraituko dutela, baldintzak herritarrentzat ahalik eta onenak izan daitezen. 

Zaintza indartu

Osasun Batzordean, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako zuzenketa bat onartu da, Eusko Jaurlaritzari Petronorren gaineko "zaintza indartu" dezala eskatzeko, Osasun Behatokiaren bidez. 

Aldiz, EH Bilduk aurkeztu duen legez besteko proposamena atzera bota du ganberak. Ekimen horretan, koalizioak Jaurlaritzari eskatzen dio azterketa epidemiologiko bat egitea Abanto-Muskiz eskualdean, "osasun adierazleak" eta "ingurumen aldagaiak" aintzat hartuta. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X