Getxoko portua, gastroenteritis agerraldiak jotako gurutzaontzia jasotzeko prest
Goizeko bederatziak alderako da iristekoak. Une honetan, gastroenteritis arrunta duten 17 pertsona daude ontzian, isolatuta.
Norobirus agerraldiak jotako Ambition gurutzaontzi britainiarra gaur goizean iritsiko da Bilboko portura. Hain zuzen ere, Getxoko terminalean porturatuko da. Hainbat bidaiari gaixotu dira ontzi horretan, gastroenteritisak jota, eta horietako bat hil egin da.
Atzo goizean Gijongo (Asturias) Musel portuan porturatu zen, eta Kanpo Osasuneko zerbitzuak itsasontzira sartu ziren ikuskapena egiteko eta bidaiarien osasun egoera baloratzeko, beren-beregi horretarako ezarritako kontrolei eta protokolei jarraikiz.
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak jakinarazi zuenez, lehorreratzeko baimena eman zieten bidaiariei, behin segurtasun eta osasun baldintzak betetzen zituztela egiaztatuta.
Aipatu iturrien arabera, une honetan gastroenteritis arrunta duten 17 pertsona daude ontzian, isolatuta.
Egin beharrekoak eginda, Bilbora abiatu zen gurutzaontzia igandeko 18:00etan. Getxora heltzen denean, osasun arduradunak bertaratuko dira, ontzia ikuskatzeko eta sintomarik gabeko bidaiariak lehorreratzeko, larunbatean Coruñan eta igandean Gijonen egin zuten bezala.
Ambition gurutzaontzia Erresuma Batutik abiatu zen. Bertan, 92 urteko bidaiari britainiar bat gastroenteritisak jota hil zen. Une hartan, 50 pertsona inguru zeuden ontzian sintomekin eta, gaur egun, 17 pertsona daude isolatuta, norobirusak jota.
Zure interesekoa izan daiteke
Aste Nagusiko zezenketen kartel batean Marijaiaren irudia erabili izana salatu dute Bilboko Konpartsek
"Bilboko jai herrikoien ikur nagusiaren irudia animalien sufrimenduari eta heriotzari lotutako jarduera pribatu baten publizitatea egiteko erabiltzea" kritikatu dute Bilboko Konpartsek.
A63 autobidea 14:00etan irekiko dute berriro, Baionatik Bordelera joateko
Girondako sutea egonkortu izanak ahalbidetuko du Euskal Herria eta Bordele lotzen dituen A63 autobidea zabaltzea. Hala ere, SNCF tren konpainiaren abiadura handiko trenen trafikoak etenda jarraitzen du Hendaia eta Bordele artean.
Beroa eta haizea suak itzaltzea zailtzen ari dira Zamora, Madril, Avila eta Castellon
Gauean zehar bilakaera positiboa izan den arren, suak itzaltzeko lanak oztopatzen ari da beroaldia, batez ere Zamoran. Madrilgo, Avilako eta Castelloko suteek aktibo jarraitzen dute, baina dagoeneko perimetratuta daude. Suteengatik ezarritako larrialdi nazionala bertan behera gelditu dela iragarri du Espainiako gobernuburuak.
Espainiako sute handien bilakaera ona da, baina beste foku batzuk ari dira pizten Zamoran eta Leonen
Madrilgo sutea egonkortzea lortu dute, eta Avilako ebakuazioak eta konfinamenduak altxatu dituzte. Zamoran, 12 udalerri ebakuatu dituzte, eta bi konfinatu.
Afari solidarioak kriminalizatu izana deitoratu dute ekimenaren antolatzaileek
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformak, Donostian kaleko egoeran dauden pertsonentzako afari solidarioak antolatzen dituenak, Udalaren "jarrera kriminalizatzailea" salatu du asteazken honetan. Izan ere, Jon Insausti alkateak (EAJ) jarduera hori debekatu egin du, "bizikidetza arazoak" sortzen dituela eta "delinkuentzia areagotzen" duela argudiatuta.
5 urteko zigorra ezarri diote gizon bati, emazteari modu jarraituan tratu txarrak eman eta sexu-erasoak egiteagatik
Epaiaren arabera, biktimak 2017an erasotzailearengandik banantzea erabaki zuenetik, hark etengabe egin zizkion mehatxuak eta sexu-erasoak.
HIES kasu berrien kopurua 125etik 95era jaitsi da aurten; hala ere, adituek zuhur jokatzeko eskatu dute
HIES kasu berrien kopuruak behera egin du aurten, 125etik 95era. Harribeltza elkartearen esanetan, zuhur hartu behar da datua, lehen aldia delako eta beheranzko joera finkatzeko urteak pasa behar direlako. Bereziki kezkagarritzat jo dute gainontzeko sexu-bidezko infekzioek izan duten "izugarrizko" gorakada.
Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 21 udalerritako ur-kontsumoa mugatzea gomendatu dute
Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika, Sukarrieta, Ispaster, Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein eta Ondarroa dira ur-eskasiak kaltetutako herriak.
Sarek eta Donostiako Piratek abuztuaren 14rako mobilizazioa deitu dute euskal preso, iheslari eta deportatuen alde
Bi eragileak elkarrekin aritu dira lanean lehen aldiz, eta indarrak batu dituzte “gatazkaren ondorioei konponbide integrala" emateko beharra azpimarratzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, bikotekidea hiltzea egotzita
Hilketa atzo arratsaldean gertatu zen. Erasotzaileak labankadaz hil zuen emakumea, Bartzelonako Sant Marti barrutiko etxebizitza batean, eta, ondoren, ihes egin zuen. Etxebizitzan, bikotearen bi seme-alaba adingabeak zeuden.