Emakume batek salatu du eraso egin ziotela Gasteizen nikaba erabiltzeagatik
Beste emakume bat jantzia kentzen saiatu zela eta aurpegian jo zuela salatu du.
Gasteizko emakume batek salaketa aurkeztu zuen atzo Ertzaintzaren aurrean bere janzkeragatik, nikaba erabiltzeagatik, eraso egin ziotelako.
Emakumea Adurtza auzoko autobus-geltoki batean zegoen, 3 eta 6 urte bitarteko hiru seme-alabekin batera, eta emakume batek eraso egin zion. Horren esanetan, ustezko erasotzailea berarengana hurbildu, nikaba kentzen saiatu, eta aurpegian jo zuen.
Gertatutakoaren ondoren, biktimak Ertzaintzari deitu zion, eta hark ospitalera joateko esan zion. Han artatu egin zuten, eta salaketa jartzera lagundu zioten, nebarekin batera. Nebak ETBren mikrofonoen aurrean adierazi zuenez, aurretik ere egin diote inoiz eraso, baina lehen aldiz eraso diote seme-alaben aurrean.
Radio Euskadik jakin duenez, beste emakumeak ere jarri zuen salaketa erasoa berak jaso zuela esanez.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera