Gizon bat hil da Urgull menditik Pasealeku Berrira erorita
Ertzaintzak 11:00ak aldera jaso du abisua. Ordu horretan aurkitu dute biktimaren gorpua, baina larrialdi zerbitzuetako langileek ezin izan dute haren bizitza salbatu. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripua nola gertatu den jakiteko.
Gizon bat hil da gaur goizean Urgull mendian izandako istripu batean. Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez, gizona altuera handi batetik erori da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko.
Ertzaintzak 11:00ak aldera jaso du abisua. Ordu horretan, aurkitu dute biktimaren gorpua Pasealeku Berrian.
Larrialdi zerbitzuetako langileak, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin gizonaren bizitza salbatzeko.
Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute hilotza, autopsia egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera