Nola iritsi errepidez Zegama-Aizkorri lasterketaz gozatzera
Seguratik aurrera trafikoa etenda egongo da, baita Otzaurteko mendatea ere.
Milaka pertsona joango dira igande honetan Zegama-Aizkorri mendi maratoi ospetsua ikustera, eta erakunde eta antolatzaileek neurri zorrotzak hartu dituzte trafikoarekin arazorik egon ez dadin eta iritsiera modu atolatuan egin ahal izateko.
Horrela, Segura eta Zegama arteko errepidea itxita egongo da igandean, egoiliarrentzat eta baimendutako ibilgailuentzat izan ezik. Otzaurtetik ere ezin izango da ibilgailu pribatuan jaitsi Zegamara 06:00etatik 14:00etara, eta Foruzaingoak errepidea itxiko du igandeko 00:00etatik 06:00etara.
Hala ere, autobusez iritsi ahal izango da, Seguratik autobusez 06:00etatik 19:00etara, eta Zuazarretatik (Etzegarate gainetik gertu) Otzaurte gainera autobusez joan ahal izango da 06:00etatik aurrera.
Lurraldebusek Beasaingo Renferen geltokiaren eta Zegamaren arteko linea indartuko du asteburu osoan zehar.
Oñatin Arantzazurako igoera aparkaleku guztiak betetzen diren unean itxiko da, eta autobusak egongo dira Arantzazuko Ama kaleko 18. zenbakitik Santutegiraino 07:00etatik aurrera. Jaitsierako azken bidaia 19:30ean izango da.
Bestalde, Zalduondoko Udalak ohartarazi du ezingo dela aparkatu Zumarraundiko bide asfaltatuan, plataforman bakarrik, eta industrialdean aparkatzea gomendatu du, bertatik autobusak egongo baitira 06:00etatik 15:00etara.
Nola igo lasterketa ikusteko
Hori guztia Zegamara sartzeko errepideei dagokienez. Baina lasterketaz gozatzera mendira igotzeko neurriak ere hartu dituzte. Horrela, 6:30etatik 08:00ak arte autobusak aterako dira Zegamako plazatik trenaren geralekuraino. Sancti Spiriturako bidea nondik hartu azalduko dute bertan egongo diren gidek. Ez da beharrezkoa erreserbarik egitea eta autobusak beharrezko itzuliak emango ditu ikusleak tren geltokiraino iristeko.
Oinez ere egin daiteke Zegamatik Sancti Spiriturako bidea. Plazatik hasi eta horiz markatuta dagoen Donejakue Bideari jarraitu besterik ez da egin behar.
Otzaurtetik, berriz, ibilbide luzeko markak ikus daitezke Supporter Point izango den aldapa ezagunera iristeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Imarkoainen piztutako sutea egonkortuta dute eta AP-15 autobidea zabalik da berriro
Sua 17:00ak baino apur bat lehenago piztu da, Iruñetik 10 kilometro eskasera dagoen zereal soro batean. Prebentzio neurri gisa, AP-15a itxita egon da tarteka, baita N-121 errepidea ere, eta gertu dagoen trenbide katenariaren argindar hornidura etenda egon da. Haizea itzaltze lanak zailtzen ari da.
Ekainean 207 pertsona hil ziren Hego Euskal Herrian beroak eragindako gorabeherengatik, eta beste 27 uztaileko lehen lau egunetan
Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneroko Hilkortasunaren Monitorizazio Sistemaren (MoMo) datuen arabera, Estatu osoan 153 pertsona hil ahal izan dira azken lau egunetan beroaren ondorioz, eta ekainean ia 1.000 izan ziren tenperatura altuei egotz dakizkiekeen heriotzak.
Nafarroako Larrialdi zerbitzuetako langileak "oso pozik", herritarrek hala nahi izanda, txupinazoa botako dutelako
Urte osoan zehar, eta Sanferminetan bereziki, lana erruz egin arren, euren ahaleginak ez du beti merezitako aitortza jasotzen. Aurtengo txupinazoa botatzeko ardura eman diete herritarrek, eta festetako lanari gogoz ekiteko pizgarri izango da hori osasun langileentzat. Clint Fernandez Larrialdietako zuzendariordeak eta Araceli Sergio erizainak igoko dira Udaletxeko balkoira, Larrialdietako langile guztien izenean.
Busti Zaitez ekimenak ehunka pertsona bildu ditu esklerosi anizkoitza ikusarazteko eta horren ikerketa bultzatzeko
Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak antolatzen du urtero ekimena, eta aurten bost hondartzatan eta dozena bat udal igerilekutan egin dute. Helburua da herritarrak sentsibilizatzea gaixotasun neurologiko kroniko honen inguruan eta gaixoentzat dirua biltzea.
PETAk eta AnimaNaturalisek tauromakiaren "bekatua" salatu dute Iruñean
Urtero bezala, elkarte animalistek zezenketen aurkako ohiko 'performancea' egin dute Iruñeko Udaletxe plazan. Ekintzari izaera katolikoa eman diote. Hala, Jesukristo odoleztatu bat paratu dute plazaren erdian, eta inguruan, hainbat pertsona erdi biluzik, gorputza pintura gorriz zikinduta eta adarrak buruan. Manifestariek tauromakia gaitzesteko eskatu diote Leon XIV.a aita santuari.
Urnietako mendizale bat hil da Pic du Midi d'Ossautik jaisten ari zela
24 urteko gaztea 20 metro inguruko altueratik erori da beste lagun batzuekin Pic du Midi d 'Ossaun behera zihoala. Urnietako Udalak "tristura eta samina" agertu du heriotzagatik, eta familiarekin harremanetan da behar duen horretan laguntzeko.
11 pertsona zauritu dira Gironako sutean
Bost bizilagun, bost suhiltzaile eta Armadako kide bat dira zauritutakoak. Suhiltzaileek ohartarazi dutenez, gaur behintzat ez dute sutea kontrolpean hartuko. Gaur goizean konfinamendua altxatu dute, eta etxera itzuli ahal izan dira ebakuatutako herritarrak.
Txupinazorako ordu gutxiren faltan, festak errespetuz eta segurtasunez igarotzeko deia egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak
Ordu gutxi barru festa lehertuko da Iruñean eta 2026 honetako sanferminen berritasun nagusiak aletu dizkio Joseba Asironek, Udaletxeko balkoian bertan, Maider Arteaga ETBko kazetariari. Errespeturako deia egin du, batez ere emakumeen askatasunarekiko. Jaien izaera herrikoiak iraun izanaz harro agertu da, bere zazpigarren eta legegintzaldiko azken sanferminen atarian.
Asteazkenera arte ez da Renferen trenik ibiliko Arrigorriaga eta Bilbo artean, lanak direla eta
Autobusez ari dira egiten bi udalerrien arteko bidea. Etenak Ibilbide Luzeko trenei eragiten die, Bilbo eta Miranda de Ebro artean. Basaurin, Bidebieta geltokia hobetzeko lanak egiten ari dira, eta horrek eragin du gorabehera.
Hemen da udako bigarren bero bolada
Gaurko abisu horiak daude muturreko tenperatura altuengatik Arabako Errioxan, Nafarroa erdialdean eta Erriberan. Bihar alerta maila harrapatuko du ia lurralde osoan. Asteartean, behera egingo dute termometroek, Nafarroa erdialdean eta Erriberan salbu; alertapean jarraituko dute han.