Pasaiako bi eraikinetako bizilagunak etxetik atera dituzte, luizi baten ondorioz
Guztira hamar familia dira kaltetuak. Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi du horietako bosti ostatu emango diela.
Pasaiako bi eraikinetako bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan dituzte azken orduetan botatako euriak eragindako lur-jausi baten ondorioz, Pasaiako Udalak ostiral honetan jakitera eman duenez.
Lur-jausia ostegun gauean gertatu zen , San Pedro barrutiko Frontoiko Zumardia aldapan. Morales Oliver kaleko 8 eta 9 zenbakietako bizilagunak atera behar izan dituzte, Langa txiki eta Langa handikoak.
Ingurua hesitu dute segurtasun neurri gisa, lurra ezegonkor dagoelako, eta Morales Oliver eta Zamatete arteko errepidea itxi dute, Pasaiako Udalak bere webgunean zehaztu duenez.
Bizilagunentzat etxera itzultzea segurua ez denez, Udaleko eta Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuak arduratu dira haiei ostatu emateaz.
Guztira, hamar familia dira kaltetuak. Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, horietako bosti ostatu eman diete, ostiraletik asteazkenera gutxienez.
Kalte pertsonalik izan ez den arren, zuhaitzetan eta errepidean kalteak izan dira.
Udala arduratuko da mantentze eta egonkortze lanaz, baina ez da eperik ezarri lan horiek amaitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera