Prestaketak martxan Bilbon, maiatzaren 22-23ko asteburuan Europako errugbiko finalak hartzeko
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, kirol-ekitaldi hau bultzatu duten hiru erakundeek, ostiral honetan eman dute mugikortasun eta segurtasun operatiboaren berri.
Bizkaiko hiriburuak Europako errugbiko finalak hartuko ditu maiatzaren 22an eta 23an, eta horrek eragin nabarmenak izango ditu hiriko mugikortasunean, trafikoan eta garraio publikoan.
Ostiral honetan eman dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak egun horietan jarraituko duten mugikortasun eta segurtasun operatiboaren berri. Kirol ekitaldi hori sustatzen duten hiru erakundeek azaldu dutenez, operatibo koordinatu horren helburua da euskal herritarrek eta lau talde finalisten jarraitzaileek Europako errugbi onenaz ahalik eta gehien gozatzea maiatzaren 22an eta 23an.
EPCR Challenge Cup 2026 txapelketako finala, Montpellier Herault Rugby eta Ulster Rugby taldeen artekoa, maiatzaren 22an, ostirala, 21:00etan hasiko da, eta Investec Champions Cup 2026 txapelketako finala, Leinster Rugby eta Union Bordeaux Begles taldeen artekoa, maiatzaren 23an, larunbata, 15:45ean. San Mamesen jokatuko dira bi partidak.
Final horien ospakizunak eragina izango du Bilboko trafikoan eta garraio publikoan, batez ere San Mames estadioaren eta Casilda Iturrizar parkearen inguruan. Hain zuzen ere, Casilda Iturrizar parkean egongo da Champions Rugby Village, fan zone ofiziala, eta bi egunetan egongo da irekita, 11:00etatik 01:00a arte.
Operatibo hori dela eta, besteak beste, trafiko-eteteak, aparkalekuak kentzea, TAOn aldaketak eta tranbia-sarean murrizketak izango dira. Bilboko Udalaren webgunean kontsulta daitezke horiei buruzko xehetasun guztiak. Agintariek garraio publikoan mugitzeko eta San Mameserako zuzeneko konexioa duen BECeko aparkalekua erabiltzeko gomendatu dute.
Segurtasuna eta larrialdiak
Segurtasun Saileko Babes Zibileko Sailburuordetzak Larrialdi Fasea aktibatuko du: LABIren 0 egoera. Horrek ez du esan nahi LABIa aktibatuko denik, LABIren Aholku Batzordeak ez du batzartu beharko, baina lokalizatuta egon beharko du. Euskadiko Babes Zibileko Lurralde Planak bi jardunaldien jarraipena, ebaluazioa eta aurreikuspena egingo ditu, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan egongo den mahai tekniko baten bidez.
Bestalde, Babes Zibileko Zuzendaritzak suhiltzaileen dispositibo bat prestatu du, Miribillako eta Deustuko parkeetan banatuta, eta San Mames estadioan ere egon da.
Babes Zibileko talde ikuskatzaileak, berriz, Casilda Iturrizar parkeko Champions Rugby Village izeneko gunearen egiturak berrikusiko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Mugako kontrolak altxatu ezean, neurriak hartuko dituela ohartarazi dio Espainiako Gobernuak Italiari
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen eremua kendu eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Bien bitartean, Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak jakinarazi du “aste gutxiren buruan” hasiko direla hiri autonomora heldutako 1.342 adingabeak erkidegoen artean banatzen.
'Atyla' itsasontzi historikoan sartuko gara, 'Game of Thrones'en unibertsoko targaryendarren ontzian
Ontzia 1980a eta 1984a bitartean egin zuten Lekeition (Bizkaia), artisau moduan, pinu, haritz eta iroko egurra erabiliz. Itsasontzia Donostiako portuko kaian bisitatu ahalko da asteburu honetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferikorekin
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa segururako betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez 10 pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzurica izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuen 1996ko abuztuaren 7an, Arasko sakanean bat-bateko ur-goraldi bat izan ondoren. 87 pertsona hil eta 187 zauritu ziren. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak 6 urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.