Aiaran 10.500 plakako eguzki-parke bat egiteko baimena eman du Jaurlaritzak
Aiarako Udala ez dago ados 10.500 modulu eta lurrazpiko ebakuazio-linea instalatzea aurreikusten duen parke hori eraikitzearekin. Enpresak 4,1 milioi euroko inbertsioa egingo omen du bertan.
Planta fotovoltaiko bat.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak aldez aurreko administrazio-baimena eman du 'FV Krabelin Solar' eguzki-parkea eraikitzeko proiekturako. Proiektu horrek Aiaran 10.500 plaka jartzea aurreikusten du, eta 6 megawatteko potentzia sortzeko gaitasuna izango du.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) ostiral honetan argitaratu du Industriaren ebazpena. Bertan jaso denez, Ventaja Solar 13 SL enpresak 15 hilabeteko epean eskatu beharko du eraikitzeko administrazio-baimena.
Era berean, proiektuaren ingurumen-txostenean adierazitako neurri babesle eta zuzentzaileak sartu beharko direla ere jaso dute bertan.
Aiarako Udala ez dago ados 10.500 modulu eta lurrazpiko ebakuazio-linea instalatzea aurreikusten duen parke hori eraikitzearekin. Enpresak 4,1 milioi euroko inbertsioa egingo omen du bertan.
Baimen horrez gain, Sailak beste ebazpen bat eman du, kontrakoa hori, eta ezezkoa eman dio Otxandio, Ubide (Bizkaia) eta Legutio (Araba) udalerrietan 'Kastillo' parke eolikoa eraikitzeko proiektuari.
Gaur EHAAn argitaratu duten ebazpenean argudiatu dutenez, Plauri SL enpresak parke horretarako proiektatutako ingurumen-inpaktuaren adierazpena aurkakoa izan da. 20,5 milioi euroko kostua zuten 4 aerosorgailu altxatzea aurreikusten zuen, bakoitzak 5 megawatteko potentzia ekoizteko.
Ingurumen-txosten horren arabera, sentikortasun handiko eremuan jarri nahi ziren aerosorgailu horiek, babestutako hegaztiak dauden inguru batean, eta horregatik jaso du Administrazioaren ezezkoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Garbiketa lanetan ari dira herritarrak Adam goi-geruzetako depresio isolatuak gehien kaltetu dituen udalerrietan
Benta Berriko bizilagunek alokairu babestuko baldintzetan jarraituko dute
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Emakume bat hil dute Madrilen labankadaz, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago izan dira txertaguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra