Urgentziaz hartu beharreko 10 neurri aurkeztu ditu UEMAk, udalerri euskaldunen atzerakada gelditzeko
Udalerri Euskaldunen Eguna ospatu du UEMAk Otxandion. 121 udalek osatzen dute gaur egun Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, eta guztien artean 355.500 biztanle ordezkatzen dituzte.
Udalerri euskaldunen mankomunitateak eta Otxandioko Udalak antolatuta, Udalerri Euskaldunen Eguna ospatzen ari dira gaur Otxandion. 121 udalek osatzen dute gaur egun UEMA, baina gaurko eguna "udalerri euskaldun guztien eguna da, ez UEMAko kide direnena soilik" azaldu dute UEMAtik, aspaldi erabaki baitzen eguna udalerri euskaldun guztion bilgune izatea, UEMAko kide izan ala ez. Gaur egun, guztira, 175 udalerri inguru dira Euskal Herriaren luze-zabalean udalerri euskaldunak, biztanleen %70etik gora euskalduna dutenak, alegia, eta "egundoko ekarpena egiten diete euskararen normalizazioari".
Goizean, UEMA osatzen duten 121 herrietako ordezkariek Batzar Nagusia egingo dute Mainondon, eta eguerdian ekitaldi instituzionala izan da herriko plazan, erakunde publikoetako, euskalgintzako eta beste hainbat alorretako ordezkarien parte hartzearekin.
Udalerri euskaldunetatik heldutako 125 bat alkate eta zinegotzirekin batera, bertan izan dira Joseba Lozano Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria, Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria edota Aingeru Mimentza Euskalgintzaren Kontseiluko komunikazio arduraduna, besteak beste.
Martin Aramendi UEMAko lehendakaria etorkizuneko erronkez mintzatu da; ezinbestekotzat jo du “urgentziazko hamar neurri” indarrean jartzea ahalik eta lasterren, “arnasguneen desagertze prozesua eteteko”.
Hauek dira UEMAk proposatutako 10 neurriak:
1. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta foru aldundiek udalerri euskaldunetan ematen dituzten zerbitzu publiko guztiak euskaraz eskaintzen direla bermatzea.
2. Udalerri euskaldunetan hizkuntza paisaia euskaraz izateko betebeharra ezartzea.
3. Udalerri euskaldunetan garatu beharreko planek, proiektuek eta askotariko egitasmoek euskarari eragin kaltegarririk ez sortzeko neurriak hartzea.
4. Ostalaritzan langileak euskalduntzeko liberazio dinamika martxan jartzea.
5. Euskalduntze-alfabetatze ratioak jaistea eta doakotasuna bermatzea maila guztietan.
6. Helduen hezkuntzan euskara ardatz gisa ezartzea, herritar etorri berrientzako murgiltze-neurrietan.
7. Haur eta gazte etorri berriak euskalduntzeko murgiltze ereduak abiatzea.
8. Udalerri euskaldunetako haur eta gazteek ikasketa prozesu osoa ahalik eta gune euskaldunenetan eta trinkoenetan egitea ahalbidetuko duten neurriak ezartzea.
9. Familia zaurgarrietako haurrak euskarazko aisialdian txertatzeko neurriak hartzea.
10. Udal langile guztiak euskaldunak izan daitezen eta udalen euskarazko funtzionamendua bermatu dadin neurri juridikoak hartzea.
Era berean, ekainaren 13an Kontseiluak Iruñean deitutako Euskaltzaleon Martxarekin bat egiteko eta parte hartzeko deia egin die Aramendik euskaltzale guztiei.
Zure interesekoa izan daiteke
11 pertsona intoxikatu dira Vianako kirolgunean kloro-gasa arnastuta
Kaltetuetako bi 5 eta 9 urteko haurrak dira, eta pronostiko erreserbatua dute.
Llantenoko baso-sutea larunbat honetarako kontrolpean izatea espero dute suhiltzaileek
Datozen egunotan inguru horretara joan beharko dute, eremua hozteko eta garrak berriro piztu ez daitezen zaintzeko. Larunbatera begira, bost helikoptero izango dituzte berriro lanean.
Ebroko Konfederazioak arroaren ia osoan bat-bateko ur-goraldien arriskuaz ohartarazi du
Ostiral arratsaldean, honako hauek dira eraginak jasateko probabilitate handiena duten eremuak: Araba, Nafarroa, Kantabria, Burgos, Soria, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta Castelloko probintzia.
11.200 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Itzulera Operazioa abian jartzeko eskatu dio Irunek Eusko Jaurlaritzari, AP-8 autobidean auto-ilara luzeak sortu ostean
Udalerriak plan berezia aktibatu du, eta, horren arabera, bertako ibilgailuek baino ezin dute erdigunetik zirkulatu. Cristina Laborda alkateak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio dagoeneko abian jar dezala dispositibo berezia, pilaketek udalerria "kolapsatzea" saihesteko.
Barrakak zabalik daude jada Bilbon: Etxebarria parkea berriz ere atrakzioz bete da
Egunero irekiko dira, 17:00etan, irailaren 6ra arte. Horien artean, helduentzako hamabi atrakzio, haurrentzako hamahiru, sei txurro-denda, hainbat motatako hamazazpi postu eta terraza duten lau taberna izango dira, baita ikuskizunak, trebetasun-jokoak eta ausazko jokoak ere.
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) herri ekimenak boluntarioek pairatzen duten "kriminalizazioa eta jazarpena" salatu, eta komunikazioa eskatu dio Donostiako Udalari
Horren ordezkariek azpimarratu dutenez, "ez dago, gaur egun, afari solidarioen pareko alternatibarik", eta udal-baliabideak ez dira nahikoak.
Osakidetzak 129 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz begietako arazoak izan dituztelako
Ostiral honetan, 70 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
'Sokamuturra Ez' taldeak probara ez joateko eskatu du Getxon, eta "animalien sufrimendurik gabeko" jaien alde egin du
Sokamuturra ordezkatzeko jai batzordearekin negoziatzen saiatu dela esan, eta "parte-hartzea ezin da sufrimenduan oinarritutako jarduera bati eusteko aitzakia izan", nabarmendu du elkarteak.
Espainiak eta Marokok mugak blindatu dituzte larunbatean izan litekeen etorrera masibo baten aurrean
Ceuta eta Melilla hiriek segurtasuna indartu dute muga zeharkatzeko deialdien aurrean. Rabatek ere gogortu ditu neurriak, Castillejosen hesi eta kontrol gehiago ezarrita.