Alacanten topatutako hiru gorpuak indarkeria matxista kasu gisa ikertzen ari dira
Doloresko Udalak hiru dolu egun ezarri ditu udalerrian jazotako "gertaera lazgarriagatik", eta jaietarako programatutako jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki du.
Dolores Alacanteko udalerriko Guardia Zibilaren kuartelean atzo, larunbata, topatutako hiru gorpuak indarkeria matxista kasu gisa ikertzen ari dira. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta emakume baten, haren senarraren eta seme baten heriotzak indarkeria matxista kasua izan daitekeela da oraingoz hipotesi nagusia.
Ikertzaileen arabera, 55 urteko guardia zibilak ustez bere emaztea (51 urte) eta semea (24 urte) hil ditu, eta bere buruaz beste egin du ondoren. Gizonak ez zuen genero indarkeriagatik aurrekaririk.
Udalak hiru dolu egun ezarri ditu jazotako "gertaera lazgarri" horrengatik, eta jaietarako programatutako jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki du.
Doloresko Udalak minutu bateko isilunea egin zuen larunbat arratsaldean, ezohiko osoko bilkuraren ostean, gaitzespena adierazteko.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera