Valentzia Erkidegoa
Blocus mugimenduarekin lotutako hamar bat lagun atxilotu dituzte Valentzian, Bilbon eta Malagan
Denda askok erakusleihoak babestu eta segurtasun neurriak indartu dituzte azken orduotan, atxiloketak ugaritu ondoren. Arpilaketak egiteko deiak zabaltzea leporatu diete gazte horiei, armak erabilita protesta egitera deitu ondoren.
Garbiketa lanetan ari dira herritarrak Adam goi-geruzetako depresio isolatuak gehien kaltetu dituen udalerrietan
Kaleetan pilatutako ibilgailuak handik kentzen ibili dira azken orduetan. Lokatzez beteta daude leku asko, baita etxebizitzak ere. Garbiketa lanak amaitzeaz gain, kalteak zenbaterainokoak izan diren jakitea falta zaie oraindik ere.
Sanchezek iragarri du hondamendi eremu izendatuko duela Valentzia eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Valentziako Generalitateko presidenteak adierazi du administrazioak koordinatuta aritu direla eta erkidegorako ur-azpiegituren plana adostea eskatu du.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Olivako landa-gune batean, Valentzian
Guardia Zibila ikertzen ari da heriotza Adam GOIDIaren ondorioa izan den ala beste zerbait gertatu zaion.
Adam ekaitzak lau hildako utzi ditu, eta konfinamendua bertan behera utzi dute
Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak beste ES-Alert mezu bat bidali die Alacanteko eta Valentziako herritarrei, joan-etorririk ez egiteko eskatzen. Hurrengo orduetan Valentzian egoerak hobera egingo duela espero dute, baina ekaitzak Katalunia eta Balear Uharteak astinduko ditu.
Albiste izango dira: ETAren behin betiko su-etenak 15 urte, Adam GOIDIa eta protestak Frantzian
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Egoerak hobera egin du Valentzian, eta Generalitateak konfinamendua kendu eta Armada erretiratu du
Guardia Zibilak 2.141 pertsona ebakuatu eta 496 erreskatatu ditu (423, Valentzian, eta 73, Alacanten).
Adamek irudi gogorrak utzi ditu Olivan
145 udalerri konfinatu dituzte eta helikopteroak lanean ari dira teilatuetan harrapatuta dauden pertsonak erreskatatzeko.
Alerta gorrian jarraitzen dute Valentzian eta Alacanten, Adam ekaitza Kataluniara bidean da eta
Espainiako Armada lanean hasi da Olivan (Valentzia). 2.000 pertsona baino gehiago etxetik atera dituzte inguruan.
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon
Loiu eta Bartzelona arteko hainbat hegaldi bertan behera gelditu dira Mediterraneoko denboralearen ondorioz
Mazonek ez du Kongresuko diputatuekin eztabaidatu nahi izan, eta gogorarazi du ez duela erantzukin penalik GOIDIaren kudeaketan
Valentziako Generalitateko presidente ohi eta Gorteetako diputatu denak bigarren aldiz deklaratu du hondamendi naturalaren kudeaketa ikertzen ari den Kongresuko batzordean.
Haize aldaketek eta su jauziek sutea egonkortzea zaildu dute El Salerren
270 langile baino gehiago ari dira sugarren aurka borrokan, aireko 10 baliabide eta lurreko 40 ibilgailuren laguntzarekin. Sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak eta kanpinak hustu behar izan zituzten, eta oraindik ezin izan dira itzuli. Valentzia hiriburua, Devesa-Albufera parke naturala eta hiriburuaren hegoaldeko hainbat auzo eta herri lotzen dituen CV-500 errepideak itxita jarraitzen du.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Sanchezek adierazi du "ordu zailak" datozela suteen kudeaketan
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Vall d'Uixon (Castello) piztutako sutea kontrolatzeko Aginte Postu Aurreratua bisitatu du. Aipaturiko sutearen ondorioz, 6.500 hektarea erre dira eta 16.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte. Horrez gain, Serra d'Espada inguruan 65.000 pertsona konfinatu dituzte.
Vall d'Uixoko (Castello) suteak kontrolik gabe jarraitzen du, eta 6500 hektarea kiskali ditu jada
Larunbatean sutea piztu zenetik 15 udalerritako 16.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte. Hainbat erakundetako 450 profesional baino gehiago ari dira sua itzaltzeko lanetan.
Pertsona bat hil da eta bost ospitaleratu dituzte sute baten ondorioz Manisesen
Sua larunbatean piztu da, 12:45 aldera, sasi-eremu batean. Suhiltzaileen arabera, sua egonkortu dute jada.
Irakasleen protesta batean parte hartzen ari zen emakume bati polizia batek egindako erasoa ikertuko du Espainiako Gobernuak Valentzian duen Ordezkaritzak
Sareetan bolo-bolo zabaldu den bideoan, emakumea bizkarrez ageri da, errepidetik oinez, eta bat-batean Polizia Nazionaleko agente bat, burua kasko batekin estalita daramana, harengana doa korrika, gogor bultzatuz eta lurrera botaz.
Alacanten topatutako hiru gorpuak indarkeria matxista kasu gisa ikertzen ari dira
Doloresko Udalak hiru dolu egun ezarri ditu udalerrian jazotako "gertaera lazgarriagatik", eta jaietarako programatutako jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki du.
GOIDIa ikertzen duen epaileak Mazon lekuko gisa deklaratzera deitu du
Horrez gainera, "borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.