GOIDI

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mazonek ez du Kongresuko diputatuekin eztabaidatu nahi izan, eta gogorarazi du ez duela erantzukin penalik GOIDIren kudeaketan

Valentziako Generalitateko presidente ohi eta oraindik Valentziako Gorteetako diputatu denak bigarren aldiz deklaratu du hondamendi naturalaren kudeaketa ikertzen ari den Kongresuko batzordean.

MADRID, 21/09/2026.- El expresidente de la Generalitat valenciana Carlos Mazón comparece, este lunes, ante la comisión que investiga la gestión de la crisis derivada de la dana que castigó la provincia de Valencia el 29 de octubre de 2024. EFE/Zipi
Mazon Kongresuan. Argazkia: EFE

Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidente ohiak uko egin dio Kongresuan 2024ko GOIDIaren kudeaketa ikertzen ari den Batzordean diputatuekin eztabaidatzeari, eta gogorarazi du ez duela erantzukin penalik 232 hildako utzi zituen hondamendi hartan: "Nire erantzukin penala epaitu dezakeen botere bakarrak bere iritzia eman du". 

Organo horren aurrean egin duen bigarren agerraldiaren hasieran, Mazonek azpimarratu du Kongresura joan zen lehen alditik, 2025eko azarotik, gauza asko gertatu direla, "garrantzitsuena", bere ustez, "Justizia Auzitegi Nagusiaren autoa", bere erantzukizuna "erabat baztertzen duena". Ondoren, erabaki hori "epai irmo" dela ere esan du, hala ez bada ere.

Valentziako Gorteetako PPko diputatuak azpimarratu du erabaki hori aho batez hartu zutela "jarrera ideologiko desberdineko bost epailek".

Halaber, Nuria Ruiz Tobarra Catarrojako epailearen autoa aipatu du, auzi penalaren instrukzioa egiten ari den epailearena hain zuzen ere. Auto horretan lekuko gisa deklaratzera deitu du Mazon, eta horrek agerian uzten omen du hirugarren mailako pertsona dela auzian.

Compromiseko eta Podemoseko diputatuen aurrean, Mazonek ukatu egin du justiziaren ekintza eragozten ari dela, eta "konfabulazioak" bost magistratuk aho batez hartutako erabakiaren gainetik jartzea leporatu die.

Agueda Mico Compromisen diputatuak, berriz, hauxe esan dio: "Ez dakit espetxean sartuko zaituzten ala ez, ez dakit justizia nola dagoen. Dakidana da zu zarela valentziarrek pairatu duten tragedia handienaren erantzulea, ez zenuela maila eman, eta hori zurekin eramango duzula bizitza osoan".

Javier Sanchez Serna Podemosekoak behin eta berriz galdetu dio ea zergatik ez dizkion  egin hartako whatsapp mezuak Catarroja epaileari erakusten.

MADRID, 21/09/2026.- Las tres asociaciones de víctimas de la dana convocan una concentración, este lunes, ante el Congreso de los Diputados con motivo de la comparecencia del expresident de la Generalitat Carlos Mazón ante la comisión de investigación del Congreso. EFE/Zipi

Mazonen aurkako protesta

Mazon adierazpen hori egiten ari zen bitartean, biktimen hiru elkartek protesta egin dute Kongresuaren aurrean, Valentziako Generalitateko presidente ohiari erantzukizunak eskatzeko, eta "hiltzailea" dela oihukatuz.

"Mazon espetxera", "hiltzailea" eta "ez dira hildakoak, hilketak dira" oihukatu dute Diputatuen Kongresuaren aurrean bildutako 50 pertsona baino gehiagok.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X