DENBORALEA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egoerak hobera egin du Valentzian, eta Generalitateak konfinamendua kendu eta Armada erretiratu du

Guardia Zibilak 2.141 pertsona ebakuatu eta 496 erreskatatu ditu (423 Valentzian eta 73 Alacanten).

GUARDAMAR DE LA SAFOR (VALENCIA), 19/10/2026.- Varias personas en una barca en las calles inundadas del municipio valenciano de Guardamar de la Safor el paso de la dana Adam, este lunes. La Generalitat está elaborando una orden de confinamiento en los municipios del litoral sur de Valencia y norte de Alicante afectados por las fuertes lluvias que ya dejan acumulados de más de 650 l/m2 y ha llevado a Emergencias a activar helicópteros para poder rescatar a personas afectadas por las inundaciones. EFE/ Manuel Bruque

Adamen eragina Valentzian. Argazkia: EFE

Valentziako Generalitateak bertan behera utzi du konfinamendua Adam GOIDIagatik artean indarrean zegoen zortzi udalerrietan. Astelehenean mila erreskate baino gehiago egin zituzten, eta Espainiako Armadako larrialdietarako unitatea jada itzuli da basera.

Juan Carlos Valderrama Larrialdietarako kontseilariak eman du neurrien berri, eta zehaztu du oraindik konfinatuta zeuden zortzi udalerriak, guztiak Valentzia hegoaldeko (Bellreguard, Piles, Miramar, Oliva eta Daimus) eta Alacant iparraldeko kostakoak (Xabia, Pego eta Els Poblets), jada libre direla.

Azaldu duenez, eguraldiak nabarmen egin du hobera bai kostan bai itsasoan, eta horregatik erabaki dute neurrietan atzera egitea. Izan ere, atertzera jotzen ari da, eta itsasoan lau metroko olatuak izatetik metro erdikoak izatera pasa dira. Dena den, Xabian (Alacant) eta Olivan (Valentzia) bi aterpetxe ireki dituzte, Gurutze Gorriarekin lankidetzan, etxera itzultzeko aukerarik izan ez dutenentzat.

Astelehenean mila erreskate baino gehiago egin zituzten, bai airetik bai lurretik, eta eguraldiak “nabarmen” hobera egin duenez, larrialdi maila 1.ra jaitsi dute eta Armadaren jarduna bertan behera geratu da, nahiz eta La Safor (Valentzia) eta Maria Alta (Alacant) eskualdeak zaintzapean dauden.

Lau hildako

Adamek lau hildako utzi ditu: bat Katalunian eta hiru Valentziako Erkidegoan. Cabrera de Mar udalerrian (Bartzelona) emakume bat urak eraman zuen asteburuan, Sagunton (Valentzia) emakume bat hil zen hondartzan bainua hartzen ari zela, eta bi pertsona hil dira, gaur, astelehena, Oliva udalerrian (Valentzia): emakume bat, bere etxeko beheko solairuan, eta 64 urteko gizon bat, bihotzekoak jota, kanpin batean. 

Guardia Zibilak 2.141 pertsona ebakuatu eta 496 erreskatatu ditu (423, Valentzian eta 73, Alacanten), astelehen honetako azken orduan zabaldutako balantzearen arabera.

Horien artean, Urpeko Jardueren Talde Bereziak (GEAS) Valentziako Oliva eta Pego herrien artean mugitzeko zailtasunak izan dituzten bost pertsona erreskatatu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X