GIPUZKOA MUGITUZ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako udalerrien arteko liga birtuala abiatuko du Aldundiak, zahartze osasungarria sustatzeko

Erronka urriaren 26tik abenduaren 15era egingo da. Gipuzkoako udalerri guztietara iristea eta gutxienez 3.000 pertsonak parte hartzea da helburua, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak azaldu duenez. 

GRAFCAV6604. BILBAO, 18/11/2025.- Tres pensionistas dan un paseo este martes. La presidenta de la Autoridad Independiente de Responsabilidad Fiscal (AIReF), Cristina Herrero, ha advertido hoy que será el supervisor fiscal el que decidirá el calendario y la metodología que utilizará para elaborar el informe adicional sobre la reforma de las pensiones encargado por el Gobierno. EFE/Luis Tejido

Adineko pertsonak kalean. Artxiboko argazkia: EFE

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak 'Gipuzkoa Mugituz' erronka jarri dute martxan, lurraldeko udalerrien artean jarduera fisikoa eta zahartze osasungarria sustatzeko zazpi asteko liga birtuala, hain zuzen ere. Ekimena urriaren 26tik abenduaren 15era egingo da eta helburua Gipuzkoako udalerri guztietara iristea eta gutxienez 3.000 pertsonak parte hartzea da. 

Gaur goizean Donostian egin den prentsaurrekoan aurkeztu dute, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Aritz Guinea Wellk enpresako arduradunak eta kirola egiten duten bi emakumerekin (Pili Madinabeitia eta Gema Erro) batera. 

Mendozak azaldu duenez, Gipuzkoa Mugituz erronkak (Adinberri Fundazioak Wellk enpresarekin batera bultzatutako ekimena) jarduera fisikoa sustatzea du helburu, batez ere 55 urtetik gorakoen artean, udalerrien arteko lehiaketa baten bidez. Bizitza aktiboa dutenak ez ezik, beren egunerokoan jarduera fisikorik egiten ez dutenak lehen pausoa ematera animatu nahi dituzte. 

Horrela, Wellk aplikazioaren bidez, parte-hartzaile bakoitzak ordezkatu nahi duen udalerria aukeratu ahal izango du eta bere jarduera fisikoarekin bere taldeari lagundu ahalko dio. Ez da beharrezkoa izango aukeratutako herrian erroldatuta egotea. Metatutako kilometro aktiboak puntu bihurtuko dira udalerri bakoitzarentzat. 

Lehia orekatze aldera, batetik, jarduera fisiko motaren araberako ponderazioa aplikatuko da, eta, bestetik, udalerri bakoitzaren biztanleriaren araberako koefiziente bat gehituko da, udalerri txikienak baldintza berdinetan lehiatu daitezen. 

Gainera, parte hartzea eta ahalegina aitortzeko pizgarriak aurreikusten dira, besteak beste, parte-hartzaileen arteko zozketak, eta 55 urtetik gorako pertsonen parte-hartze handiena lortzen duen udalerriari berariazko aitorpena. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X