Irakasleen protesta batean parte hartzen ari zen emakume bati polizia batek egindako erasoa ikertuko du Espainiako Gobernuak Valentzian duen Ordezkaritzak
Sareetan bolo-bolo zabaldu den bideoan, emakumea bizkarrez ageri da, errepidetik oinez, eta bat-batean Polizia Nazionaleko agente bat, burua kasko batekin estalita daramana, harengana doa korrika, gogor bultzatuz eta lurrera botaz.
Sare sozialetan biralizatutako bideoaren irudia.
Pilar Bernabe Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariak "onartezintzat" jo du sare sozialetan zabaltzen ari den bideo baten ikusten den erasoa. Irudietan, Polizia Nazional bat ikusten da irakasleen protesta batean parte hartzen ari den emakume bat bizkarrean jo eta lurrera botatzen. Bernabek iragarri du gertatutakoa ikertuko dutela "erantzukizunak argitzeko".
Emakumea errepidetik oinez doa, eta bat-batean Polizia Nazionaleko agente bat, burua kasko batekin estalita daramana, harengana doa korrika, gogor bultzatuz bizkarretik eta lurrera botaz. Aurpegian kolpea hartzen du emakumeak eta hainbat pertsonak laguntzen diote.
Gobernuaren ordezkariak X sarean duen kontu ofizialean idatzitako mezu batean adierazi duenez, gertatutakoa "zehatz-mehatz" ikertuko dute, "erantzukizunak argitzeko".
"Segurtasunez manifestatzeko eskubidea babestea edozein gauzaren gainetik dago", adierazi du, eta gertatua "guztiz ulertezina" dela gehitu du.
Sindikatuek ere "eraso bortitza" salatu dute
Hezkuntzako sindikatuek publikoki salatu dute emakumeak Hezkuntza Kontseilaritzaren inguruan jasandako "eraso bortitza".
STEPV, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek babes osoa eman diote "Polizia Nazionalak zapaldutako lankideari" eta "lehenbailehen osatzea" opa diote .
Sindikatuetako ordezkariak Adminstrazioarekin bilduta egon dira eta hark bilera amaitutzat eman duen arren, sindikatuek Kontseilaritzan jarraitzen dute, oinarrizko konpromiso batzuk lortu arte ez direla altxatuko esanez.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera