19 urteko gazte bat atxilotu dute eta 17 urteko adingabe bat ikertzen ari dira Donostian izandako eraso batengatik
Ertzaintza 17 urteko gizonezko bat ikertzen ari da, Donostian izandako eraso batean parte hartu duelakoan, eta 19 urteko bat atxilotu dute, eraso berean gizon bati ostikada bat eta, lurrean botata zegoela, burua zapaltzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Erasoa igande goizean gertatu da, 06:30ean, Kontxa pasealekuko aisialdirako lokal baten inguruan izandako liskar batean, eta 35 urteko gizon bat zauritu dute.
Horren berri izan ondoren, Ertzaintzako agenteek ustezko bi erasotzaileak aurkitu, eta ikerketapean jarri dute adingabea, lesio delitu bat egotzita, eta atxilotu egin dute 19 urtekoa, giza hilketa saiakera egotzita.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakari horiek argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera