Ibilaldiak milaka euskaltzaleren erdigune bihurtu du Bilbo
Hiru gune nagusitan banatu dira ekimenak: Txurdinagako kiroldegia musika- eta abentura-proposamenen agertoki bihurtu da; Europa Parkeak familia ugari bildu ditu, haurrentzako jarduerei esker; eta Kirikiño Ikastolak, besteak beste, tailerrak, jolasak, emanaldiak eta karaoke-saioak hartu ditu.
Bilboko Txurdinaga auzoan Bizkaiko ikastolen jai erraldoia den Ibilaldia ospatu dute gaur, igandea, Kirikiño Ikastolak antolatuta. Eguraldia lagun, goizean goizetik milaka eta milaka euskaltzale ibili dira bertan, euskara, hezkuntza eta euskal kultura uztartzen dituen jai bereziaz gozatzeko. Egitarau zabala antolatu dute horretarako, kultura, musika eta aisialdirako jarduera ugari eskainiz.
Amaia Usandizaga eta Ainhize Vega ikasle ohiek aurkeztutako hasiera ekitaldian, agintari ugari izan dira: Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua eta Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, besteak beste.
Pedrosaren esanetan, euskara "elkarbizitzarako eta kohesio sozialerako hizkuntza" da, bereziki gero eta anitzagoa den gizartean. Ikasgeletan istorio, hizkuntza eta ibilbide desberdinak dituzten haurrak eta familiak bizi dira. Horregatik, Pedrosaren arabera, erronka ez da euskara irakastea bakarrik, baizik eta hizkuntza naturaltasunez erabiltzen duten guneak sortzea eta pertsona gehiagori komunitatearen parte sentitzen laguntzea.
Halaber, euskararen biziberritzea guztion ardura dela azpimarratu du, erakunde, gizarte eragile, ikastetxe, familia eta herritarrak interpelatuta.
Txalapartaren doinuek lagunduta, bertan bildutako euskaltzaleei ongietorria egiteko aurreskua egin dute hasiera ekitaldian. Erraldoien parte-hartzeak eta ikastolako ikasleek bereziki prestatutako HIRI KIRIBILI BIL! kantaren koreografiak borobildu dute aurkezpena.
"Gaurko hasiera ekitaldi honetako kultur adierazpen guztiak (abesbatza, dantzariak, musikariak eta bertsolariak) gure ikastolako kideek eskaini dituzte, hori baita gure benetako altxorra: Txurdinagan, Santutxun, Otxarkoagan, Begoñan, Boluetan eta Bilbo osoan hezkuntza, euskara eta euskal kulturaren aldeko familiak izatea", adierazi du Haizea Etxebeste Kirikiño Ikastolako zuzendariak.
Kirikiño Ikastolako komunitateak hainbat hilabetetan auzolanean egindako lan fina borobildu du gaurkoan, hiriburuan euskararen transmisioa ziurtatzeko duen hamarkada askotako ibilbide oparoa agerian utzirik.
Bestalde, Josu Telleria Ibilaldia Kultur Elkarteko lehendakariak, Kirikiño ez ezik, Harrobia, Urretxindorra eta Abusu ikastolen lana ere goraipatu du. "Lau ikastola, lau birika, hiri honi euskaraz arnasteko aukera ematen diotenak", esan du.
Bilboko Kirikiño Ikastolako arduradunek Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolari eman diote lekukoa, horrek izango baitu Bizkaiko ikastolen aldeko festaren hurrengo edizioa antolatzeko ardura.
Hiru gunetan banatu dira ekintzak: Txurdinagako kiroldegia musika- eta abentura-proposamenen agertoki bihurtu da; Europa Parkeak familia ugari bildu ditu, haurrentzako jarduerei esker; eta Kirikiño Ikastolak, besteak beste, tailerrak, jolasak, emanaldiak eta karaoke-saioak hartu ditu. Kaleak alaitzen Samasiku fanfarria, erraldoiak eta txistulariak ibili dira, Bilbo osoari gure hizkuntza eta kulturaren poza zabalduz
Egun osoan zehar, umeentzako hamaika jarduera egon dira gune guztietan, tartean EITBko MAKUSIren gunea, publiko gaztearentzat, Kirikiño Ikastolan egon den Umeen Hirian. Abenturazaleentzat, berriz, kiroldegian, EITBko Conquis Dorrearen erronkari aurre egiteko aukera izan dute ausartenek.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.