Etxebizitzetako sarrailetan plastilinazko edo paperezko markatzaileak aurkitu dituztela ohartarazi du Ertzaintzak
Azken asteotan, Ertzaintzak delitugileek erabilitako markatzaileak atzeman ditu Bizkaian: sarrailetan plastilina zati txiki batzuk eta paperezko zapi baten zatiak.
Plastilina edo paper zatiak sarraila zaharretan jarri ohi dituzte. Argazkia: Ertzaintza
Lapurretak egin ahal izateko, sarrailetan plastilinazko edo paperezko markatzaileak jartzen ari direla ohartarazi du Ertzaintzak. Oraingoz, Bizkaiko etxebizitzetan aurkitu dituzte.
Maiatzaren 22an, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen lapurretak egin aurretiko lanetan Barakaldon: eraikin bateko hainbat etxetako sarrailetan paper markatzaileak jartzen harrapatu zuten. Ez da kasu bakarra izan, egun batzuk geroago, plastilina berdea atzeman baitzuten etxe bateko sarrailaren barruan, ustez helburu berarekin.
Ertzaintzaren esanetan, behin baino gehiagotan erabili izan da plastilina markagailu gisa Bizkaiko herrietan egindako lapurretetan.
Gomendioak
Giltza etxeko sarrerako atean sartu baino lehen, sarrailak aztertzeko gomendatu du Ertzaintzak, eta sarraila-zuloan elementuren bat aurkituz gero, Ertzaintzari edo Udaltzaingoari jakinarazteko eskatu du.
Plastilina edo paper zatiak urte batzuk dituzten sarrailetan jarri ohi dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera