Bizkaian, Burgosen eta Toledon jarduten zuen eta ketamina eta fentaniloa banatzen zituen sare kriminal bat desegin dute
Makrooperazioaren ondorioz, 16 pertsona atxilotu dituzte (horietako 8 Bizkaian), eta substantzia estupefazienteen 160.000 dosi inguru atzeman dituzte, tartean 18,5 kilo ketamina. Aizundu gabe, 2.400.000 euroko balioa izango luke horrek guztiak merkatu beltzean.
Guardia Zibilak droga-trafikoan jarduten zuen eta dirua zuritzen zuen erakunde kriminal garrantzitsu bat desegin du eta 16 pertsona atxilotu ditu Burgosen, Bizkaian eta Toledon, lau probintziatan egindako makrooperazio batean. Operazio horretan, 160.000 estupefaziente dosi baino gehiago eta arma ugari atzeman dituzte, eta talde oso arriskutsua zela adierazi du Guardia Zibilak.
Burgosko Komandantziako Polizia Judizialeko Unitate Organikoak gidatu du operatiboa, eta 300 pertsonak hartu dute parte Burgosen, Bizkaian, Kantabrian eta Toledon aldi berean egin diren operazioetan.
Maiatzaren 26an, asteartean, 16 miaketa egin ziren aldi berean, 15 etxebizitzatan eta 1 industria-nabe batean, Bizkaian (9), Burgosen (5), Kantabrian (1) eta Toledon (1). Horiei esker, 160.000 estupefaziente dosi baino gehiago atzeman ziren. Merkatu beltzean 2,5 milioi euroko balioa izango lukeela kalkulatu dute.
Atzemandako substantzien artean, honako hauek nabarmentzen dira: fentanilo injektagarriko 10 anpoila (Burgosen ez da orain arte halakorik atzeman), 9.184 gramo kokaina arrosa, 179 gramo kokaina, 3.001 gramo speed, 18.648 gramo ketamina, 850 unitate anfetamina/estasi, 3.495 gramo haxix, 24.280 gramo marihuana, 325 farmako unitate eta 350 gramo substantzia.
Era berean, horiek ekoizteko, lantzeko, pisatzeko eta dosifikatzeko tresnak eta materiala atzeman dira. Hori dela eta, Guardia Zibilak uste du desegin egin dutela 3 laborategi klandestino eta indoor marihuana-plantazio bat, baita droga saltzeko 15 gune ere, Burgosen, Bizkaian, Toledon eta Kantabrian.
Polizia-operazioari esker, erakunde kriminaleko 16 kide atxilotu dituzte, horietako 8 Bizkaian, 28 eta 62 urte bitartekoak. Horietako 4 kartzelan sartu dituzte jada, eta 6 epailearen esku geratuko dira gaur; litekeena da horiek ere espetxera bidaltzea, etxean atzeman dieten materiala dela eta.
Guardia Zibilak gaineratu duenez, 3 pistola, errebolber bat eta 200 kartutxo ere atzeman dizkiete, eta horrek agerian uzten du taldea arriskutsua zela. Armak ordaintzen ez zuten bezeroak beldurtzeko erabiltzen omen zituzten, baita defendatzeko ere, eta 3 ibilgailu, ekipo informatikoak eta 6 telefono ere atzeman dizkiete, baita 62.000 euro baino gehiago eskudirutan ere.
Zure interesekoa izan daiteke
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.
Azpeitiko hilketaren ustezko egilea atxilotu dute Ondarroan
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, gaur goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.