Normaltasuna bueltatu da Txorierrira, Arrontegin izandako istripuak auto-ilarak eragin ostean
Istripua 14:00ak aldera gertatu da BI-30 errepidean, Bilborako noranzkoan, eta lau ibilgailu izan dira tartean. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira hainbat orduz, eta horrek nabarmen zaildu du Bilboko eremurako sarbide nagusietako bateko zirkulazioa.
Arrontegiko zubian, Barakaldo parean, izandako istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu ostiral honetan Txorierriko korridorean eta Leoiako errepidean, Trafikoko iturriek jakitera eman dutenez. 16:00etarako, egoera baretu eta normaltasuna bueltatu da errepideetara.
Istripua 14:00ak aldera gertatu da BI-30 errepidean, Bilborako noranzkoan, eta lau ibilgailu izan dira tartean. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte, eta horrek nabarmen zaildu du Bilboko metropoli-eremurako sarbide nagusi bateko zirkulazioa.
8 kilometrorainoko ilarak izan dira Txorierriko korridorean, eta 6 kilometrorainokoak Leioako errepidean, Artatzaraino. 16:00etarako desagertu dira ilarak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera