Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Larrialdi-zerbitzuek bihotz-biriketako geldialdian aurkitu dute biktima, arma zuriz egindako zaurien ondorioz.
Espainiako Polizia Nazionala 52 urteko emakume baten hilketa ikertzen ari da. Madrilgo Carabanchel barrutiko Ontanilla kaleko urbanizazio bateko atari batean gertatu da, eta ustez hilketa matxista bat izan da, Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak baieztatu duenez.
Astearte honetako 14:45ak aldera, Aginte, Komunikazio eta Kontrol Zentro Adimendunak (Cimacc) dei bat jaso du, ohartaraziz pertsona bat zaurituta zegoela bide publikoan.
Samur Babes Zibileko eta Summa 112ko osasun-langileak bertaratu direnean, emakumea bihotz-biriketako geldialdian aurkitu dute, arma zuriz egindako hainbat zauri zituelako, batez ere toraxean eta sabelaldean.
Osasun-zerbitzuek geldialdia iraultzea eta emakumea egoera kritikoan12 de Octubre Ospitalera eramatea lortu dute, baina bertan hil da.
Polizia Zientifikoko Indarkeriazko Delituen Taldea eta Giza Hilketen V. Taldea bertaratu dira, eta haiek hartu dute ikerketa egiteko ardura.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera