TRAFIKOA

Guardar
Quitar de mi lista

Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren

Kamioi bat irauli da N-622 errepidean, Bilborako noranzkoan, Zigoitia parean. Ertzaintza trafikoa desbideratzen ari da. 

 

N-622 autobidea itxi behar izan dute gaur arratsaldean, kamioi bat irauli ondoren, Bilborako norabidean, Zigoitia parean, Aiurdingo tuneletako igoeran. 

Trafikoa Zaitegiko irteeratik desbideratzen ari da Ertzaintza, eta inguruan auto-ilara luzeak pilatu dira.

Kamioia erdibitzailearen gainean iraulita geratu denez, kontrako noranzkoan ere kontuz ibiltzeko eskatu du Ertzaintzak, Bilbotik Gasteizera etortzean, galtzadan lurra baitago.

Te puede interesar

Cargar más
Publicidad
X