Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Bi kaleak San Martin auzoan daude: Pintor Saenz de Tejada kaleak Paz Diaz de Espada izena hartuko du, eta Pintor Vicente Abreuk, berriz, Frida Kahlorena.
Gasteizko Udalak frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatu ditu San Martin auzoan: Pintor Saenz de Tejada kaleak Paz Diaz de Espada margolariaren izena hartuko du, eta Pintor Vicente Abreuk, ordea, Frida Kahlo artista mexikar eta feministarena.
Gaur goizean bertan egin du Udalak aldaketa bi kale horietan, Maider Etxebarria alkateak uztailaren hasieran iragarritakoari erantzunez: "diktadura frankistari lotutako" izenak kale-izendegitik kentzeko lanean jarraitzea. Aldaketek adituen oniritzia dute.
Etxebarriak azpimarratu du hiri horrek memoria demokratikoan oinarritu behar duela aurrera egiten jarraitzeko, eta, aldi berean, emakumeen izen gehiago txertatu behar dituela kale-izendegian.
Bide beretik, Udalak Miñanoko teknologia-parkeko Juan de la Cierva kalearen izena ere ordezkatzeko asmoa du, eta Margarita Salas biokimikariaren izena jarriko dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak bere aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera
Gizon baten gorpua aurkitu dute Olivako landa-gune batean, Valentzian
Osakidetza, Euskadi.eus, Izenpe eta Euskalmeteko webguneak, besteak beste, erorita, arazo informatiko baten ondorioz
Adam ekaitzak lau hildako utzi ditu, eta konfinamendua bertan behera utzi dute
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an, Bilbon, Irunerako noranzkoan, hainbat ibilgailuren arteko istripuaren ostean
Ertzaintza bi neska adingaberi egindako sexu-erasoa ikertzen ari da Gasteizen