Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdean
Euskalmeten arabera, zerua estalita egongo da asteazkenean EAEko iparraldean, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.
Fronte hotz batek zaparradak ekarriko ditu asteazkenean Kantauri isurialdean, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Hodeiak ugaritu egingo dira goizaldean, eta goizerako zerua estalita egongo da Euskadiko iparraldean.
Prezipitazioak goiz partean eta eguerdi partean pilatuko dira batez ere. Arratsaldetik aurrera, zaparradak gutxituko dira eta gauean atertzera egingo du.
Haizeari dagokionez, egunaren lehen orduetan ipar-mendebaldera egingo du, eta frontea igarotzean gogor samar joko du, batez ere kostaldean.
Gainera, tenperatura maximoak jaitsi egingo dira. Beraz, ezegonkortasuna izango da nagusi Kantauri isurialdean.
Nafarroan, berriz, iparraldean zeru hodeitsuak nagusituko dira asteazkenean; hegoaldean ostarte gehiago izango dira. Euri txikia egingo du, eta Pirinioetan zaparradak biziagoak izan daitezke zenbait tokitan.
Ipar-mendebaldeko haizeak indar ertainarekin joko du, eta gogorrago ibil daiteke mendi inguru garai eta haizetsuetan.
Zure interesekoa izan daiteke