Drogak

2026/05/26 - 12:46

Porrota Enhanced Games txapelketan: milioika dolar saritan eta dopin librea, ofiziala izango ez den errekor bakar baten truke

Enhanced Gamesek, substantzia debekatuak erabiltzea baimentzen zuen kirol-esperimentu polemikoak, kale egin du. Kristian Gkolomeev igerilariak lehiaketaren errekor bakarra lortu du: milioi bat dolar irabazi du, baina bere errekorra ez da ofiziala izango. 42 parte-hartzaileetatik 38k dopatzeko substantziak erabili zituzten: % 91k testosterona eta % 71k giza hazkundearen hormona. Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak eta federazioek atleten osasunerako arriskuaz ohartarazi dute.

2026/04/22 - 11:14

Bingen Zupiria: “Kezka handia dago cannabisaren banalizazioagatik; gogoeta zabaldu beharko genuke, bere garaian heroinarekin egin bezala”

Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta, besteak beste, cannabisaren kontsumoaz galdetu diote, azken EITB Dataren datuen harira. Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila egiten ari den Basque Segurtasun Foroan etengabe agertzen ari da cannabisaren kontsumoaren inguruko kezka: “Udalerri guztietan atera da gaia”.

Zupiriak esan duenez, kezka oso handia sumatu dute, alkate askoren aldetik, “kontsumoagatik” eta “batez ere cannabisaren kontsumoa erabat banalizatu” delako. “Egin behar dugun Segurtasun Planaren gaietako bat izan beharko du gai honek. Honi buruzko gogoeta bat zabaltzea merezi du, bere garaian heroinaren inguruan egin zen bezala”, adierazi du.

2026/02/23 - 10:32

Indarkeria oldea zabaldu da Mexikon, "El Mencho" Jaliscoko kartel baten burua erail ostean

Nemesio Ruben Oseguera Cervantes "El Mencho" Jaliscoko Nueva Generacion kartelaren burua hil dute AEBko Inteligentziarekin elkarlanean egindako operazio militar batean. Horri erantzunez, narkoblokeoak izan dira Jalisco hegoaldeko hainbat puntutan, ibilgailuei su eman eta errepideak itxi baitituzte. Estatuko gobernuak "kode gorria" aktibatu du eta garraio publikoa eta aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi ditu.

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena