Cannabisa kontsumitzen hasteko batez besteko adina 18 urte ingurukoa da: 13 urterekin % 3k probatu dute; 19 urterekin, % 54k
Azken EITB Dataren arabera, gazteen adin-tarte guztietan izan da kontsumoaren beherakada. 15 eta 19 urte bitarteko gazteen % 9k cannabisa kontsumitu dute azken hilabetean; 2008an, berriz, % 20ra iristen zen kopurua.
Cannabisa kontsumitzen hasteko batez besteko adina, Hego Euskal Herrian, 18 urte ingurukoa da. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan 18,4 urtekoa da, eta Nafarroan apur bat geroago hasten dira, 18,7 urtekoa.
Datuok EITB Dataren azken azterlanean jaso dira. Cannabisaren kontsumoa Hego Euskal Herrian aztertu du lana, eta hainbat txosten eta inkestatako datuak bildu ditu, drogen kontsumoari, mendekotasun arriskuari, legeztatzearen inguruko jarrerei edota atxiloketen bilakaerari buruzkoak.
EITB Dataren arabera, euskal gazteek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) azken urteetan edo etapa hori amaitu ondoren dute lehen harremana cannabisarekin. 13 urterekin gazteen % 3k baino ez dute cannabisa probatu; 17 urterekin, % 37k; eta 19 urterekin, % 54k kontsumitu dute cannabisa.
Ñabardurak, adinaren arabera
Hala ere, kontsumoa hasteko adinari dagokionez, zenbait ñabardura kontuan hartu behar dira.
Batez besteko adinaren datua (18,4 urte) Osasun Ministerioaren EDADES inkestatik dator (Espainiako Alkohol eta Drogei buruzko Inkesta). Baina badago beste inkesta bat batez besteko adina nabarmen jaisten duena: Osasun Ministerioaren ESTUDES azterlana, 14 eta 18 urte bitarteko ikasleen datuekin egina.
2025ekoan, cannabisa kontsumitzen hasteko batez besteko adina 14,8 urtekoa zela ondorioztatu zuen, baina nabarmendu behar da inkestatutakoen % 21ek baino ez zutela cannabisa probatu.
Alde horren arrazoia inkesten metodologian dago. Lehenengoan 15 eta 64 urte bitartekoak hartzen dira kontuan; hortaz, helduak ere sartzen dira, eta atzera begirako kalkulua egiten da hasiera-adinari buruz.
ESTUDES inkestak, berriz, nerabeen erantzunak jasotzen ditu, egungo kontsumoan zentratuz, eta kanpoan geratzen dira geroago hasi diren helduak. Horrekin batera, beste ñabardura bat aipatu behar da: 14,8 urteko batezbestekoa cannabisa probatu dutenak kontuan hartuta atera da, eta adin horretan (14-18) inkestatutakoen bostetik bat baino ez dira.
Euskadiko Adikzioen Inkestari erreparatuz, cannabisa probatu duten guztiak kontuan hartuta, % 13,7k 15 urte bete baino lehen egin dute; % 31,9k, 16-17 urterekin; % 45,5ek, 18 eta 24 urte bitartean; eta % 8,9k, 25 urterekin edo geroago.
EITB Datak egindako focus group batean adinari lotutako ñabardura ageri da. Parte hartu zuten nerabeek hasiera-adina 13 eta 14 urte artean kokatzen dute. “13 edo 14 urterekin probatu nuen, DBHko bigarren mailan”, dio 17 urteko gazte batek.
Gainera, gazte batzuek diote alkohola dela batzuetan cannabisa probatzeko sarbidea; diotenez, era berean, cannabisa izan daiteke gero beste droga batzuk probatzeko lehen urratsa.
Bilakaera: gazteek gero eta cannabis gutxiago
Bestalde, EITB Datak 15 eta 29 urte bitarteko gazteen cannabis kontsumoaren bilakaera ere aztertu du. Datuen arabera, 2008tik 2023ra kontsumoak behera egin du adin-tarte guztietan.
Horrela, gaur egun 15 eta 19 urte bitarteko gazteen % 9k kontsumitu dute cannabisa azken hilabetean; 2008an, berriz, % 20 ziren. 20-24 urte bitartekoen artean beherakada are nabarmenagoa da: azken hilabetean kontsumitu dutenen ehunekoa % 10 ingurukoa da gaur egun, 2008ko % 30aren aldean.
Antzeko joera dago 25-29 urtekoen artean ere: azken hilabetean kontsumitu dutela dioten gazteen portzentajea % 24tik % 10era jaitsi da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.