Euskadi hirugarren autonomia erkidegoa da cannabis kontsumoan: biztanleen erdiak baino gehiagok probatu dute inoiz
Euskal Autonomia Erkidegoan, herritarren % 55ek diote “behin behintzat” kontsumitu dutela substantzia hori; Nafarroan, berriz, portzentajea % 45era jaisten da.
Hego Euskal Herriko biztanleen erdiek baino gehiagok probatu dute cannabisa inoiz. Hala ere, kontsumo erregularrari dagozkion datuak askoz ere apalagoak dira. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnen % 55ek probatu dute inoiz substantzia hori; Nafarroan, berriz, % 45ek kontsumitu dute inoiz cannabisa.
Datuok EITB Dataren azken azterlanean jaso dira. Cannabisaren kontsumoa Hego Euskal Herrian aztertu du, eta hainbat txosten eta inkestatako datuak bildu ditu, drogen kontsumoari, mendekotasun arriskuari, legeztatzearen inguruko jarrerei edota atxiloketen bilakaerari buruzkoak.
Kontsumo orokorrari dagokionez, txostenak islatzen du EAE lehen postuetan dagoela Espainiako Estatuko erkidego guztien artean, Alkoholari eta Beste Droga Batzuei buruzko Osasun Ministerioaren EDADES inkestaren arabera.
Hirugarren tokian kokatzen da, hain zuzen; zehazki, 15 eta 64 urte bitarteko biztanleen % 54,9ek probatu dute cannabisa. Aurrean, Valentziako Erkidegoa (% 60,5) eta Kantabria (% 56,8) baino ez daude. Nafarroa, berriz, erdiko postuetan kokatzen da.
Kontsumoa, sexuaren arabera
Txostenak sexuaren araberako datuak ere jaso ditu, eta alde esanguratsua ageri da. Gizonen % 54k diote cannabisa kontsumitu dutela inoiz; emakumeen artean, berriz, % 35 dira cannabisa probatu dutenak.
EITB Datan jasotako beste datu horiek 2023ko Euskadiko Adikzioen Inkestatik atera dira. Azterlan horrek islatu zuen ohiko kontsumoaren gaineko datua askoz apalagoa dela: 15 eta 74 urte bitarteko herritarren % 6,23k kontsumitu dute cannabisa azken 30 egunetan. Emakumeen kasuan, kopurua % 2ra jaisten da.
Bilakaera
Azterlanaren arabera, 2004tik hona cannabisaren noizbehinkako eta eguneroko kontsumoak behera egin du, baina kontsumo esperimentala (noizbait probatu dutenak) areagotu egin da.
Euskadiko Adikzioen Inkestaren arabera, inoiz cannabisa probatu dutenen portzentajea serie historikoaren altuena da (15 eta 74 urte bitartekoen artean, % 44,2). Horren aldean, azken 12 hilabeteetako kontsumoa (% 8,1), azken 30 egunetakoa (% 4,1) eta egunerokoa (% 1,5) inoizko portzentaje baxuenetan daude.
Esate baterako, 2006an, azken urteko kontsumoa % 14ra iritsi zen; azken 30 egunetakoa, % 11ra; eta egunerokoa % 3,8 ingurukoa izan zen. Hau da, gehiago dira cannabisa probatu dutenak, baina gutxiagok kontsumitzen dute ohikoan.
EITB Data
Biztanleen % 44k baino ez dute uste cannabisa osasunerako arriskutsua dela; tabakoaren kasuan, berriz, % 96k
Cannabisaren arriskuaren pertzepzioa aztertutako drogen artean apalena da, EITB Datak jaso duenez. Pertzepzio apala izatearekin prebalentziarekin lotuta egon daiteke, eta talka egiten du intoxikazioengatiko larrialdietako datuekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.